Erabilera bereziko garraio erregularra - EBGE

Tramitearen deskribapena

Hirian garraio erregularreko zerbitzua emateko kontratu bat baduzu (lantegietan nahiz eskoletan), izapide hau egin behar duzu

Zeinek egin dezake eskaera

Bidaiariak garraiatzeko enpresek. Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  1. Garraiolariaren eta jarduera zentroaren (enpresa, eskola, etab.) arteko kontratua
  2. Ibilbidea biltzen duen planoa, kaleak zehaztuaz
  3. Ibilgailuaren aseguruaren poliza eta azken ordainagiria


Hiri arteko garraio kasuan ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 15 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
2. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
3. Txosten teknikoa
4. Baimena onartzeko edo ukatzeko ebazpena
5. Interesdunari jakinaraztea eta autobus bakoitzeko txartela ematea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Ikusi geltokiei buruzko informazioa

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli