Tramitearen deskribapena
Ibilgailu baten jabe bazara eta garaje plaza bat behar baduzu, izapide hau egiteko aukera duzu.
Zeinek egin dezake eskaera
- Aparkaleku bakoitzeko baldintza pleguetan jasotakoak
- Eta irizpide orokor gisara honako hauek:
- Hirian edo dagokion eremuan erroldatutako egoiliarrak
- Ezgaitasunen bat duten egoiliarrak: minusbaliotasunaren ziurtagiria eduki behar dute, gutxienez “A”, “B” edo 10eko mugikortasun baremoarekin (Udalak egiaztatuko du baldintza hori).
- Jarduteko udal lizentzia duten merkatariak edo profesionalak (Udalak egiaztatuko du baldintza hori).
- Eremuan etxebizitza duten ez-egoiliarrak (Cervantes plazako eta Katalunia plazako aparkalekuetan)
- Ez-egoiliarrak (Cervantes plazako eta Katalunia plazako aparkalekuetan)
- Kasu guztietan bete beharreko baldintzak:
- Ibilgailuaren titularra izatea
- Ibilgailuaren gidaria izatea
- Agirietan adierazitako helbidea eta eskabidean zehaztutakoa bat etortzea
Emandako eskubidea indarrean den epe osoan bete behar dira baldintzak.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Kasu guztietan:
- Ibilgailuaren aseguru poliza
- “Merkatari eta profesionalek" honako hauek ere aurkeztu behar dituzte:
- Ibilgailua gidatzen duen pertsonak eskabidea egin duen enpresarekin edota erakundearekin duen lan harremana edo harreman profesionala egiaztatuko duen dokumentua.
- Eremuan etxebizitza izan baina horren jabeak ez diren "ez-egoiliarrek", honako hauek ere aurkeztu behar dituzte:
- Bizikidetza ziurtagiria, etxebizitzari lotutako pertsonaren familia unitateko kide dela egiaztatuko duena.
- Fidantza beharrezkoa bada (aparkaleku berrien kasuan)
- Diru-sarreraren egiaztagiria
Oharra: Udalak eskubidea du beste edozein froga dokumental eskatzeko, eta/edo aparkatzeko plaza eskatu duten pertsonek aurkeztutako datuak egiazkoak direla ziurtatze aldera beharrezkoak diren egiaztapenak ofizioz egiteko.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Deialdi bakoitzean edo pleguan zehazten da plaza bakoitzaren kostua (pleguan, plazak eskualdatzen direnean)
Aparkaleku berrien kasuan, dagokion fidantzaren diru-sarrera egin behar da
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Eskualdatzeetan, zenbat plaza dauden eskueran, horren araberakoak dira esleitzeko epeak.
Plaza berrien esleipenak deialdi bakoitzean zehaztutako epeen araberakoak dira.
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta agiriak erregistratzea
- Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
- Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
- Plaza onartzeko edo ukatzeko ebazpena, eta, zer plaza esleitu zaion zehaztea edo, horrela badagokio, itxaron zerrendan izena eman zaiola jakinaraztea
- Kontratua sinatzeko aldez aurretiko hitzordua finkatzea
- Kontratua edo eskualdatzea sinatzea eta plazaren kostua ordaintzea
- Administratzaileari esleipen berria edo eskualdatzea jakinaraztea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza
Araudia
Parking bakoitzeko baldintza pleguak
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
- Garape plaza eskuratzen duten pertsonek ezin dute TAO bereizgarririk eskatu eta eskuratu
- Udal garaje bat jabetzan izan eta lehentasunezko talde baterako aukera izan nahi baduzu, formalki uko egin beharko diozu gaur egun daukazunari.
- Udal jabetzako garaje plazen titularrek edo haien legezko ordezkariek horren titulartasunaren ziurtagiria eskatu ahal izango dute.
Datu babesa