Urte osoa
Ezinbestekoa da dokumentua egingo zaion pertsona bulegora joatea.
Adingabeek gurasoren batekin edo guraso agintea edo tutoretza duen pertsonarekin joan beharko dute nahitaez. Pertsona nagusi horrek bere nortasuna egiaztatu beharko du (NAN), baita senidea dela edo tutoretza eman zaiola ere.
Orokorrean, pasaportearen indarraldia ezingo da luzatu: bost urtekoa izango da hogeita hamar urtetik beherakoentzat, eta hamar urtekoa adin hori gainditzen dutenentzat. Bost urtetik beherakoen pasaportea bi urterako baino ez da izango.