Agenda solidarioan jarduerak argitaratzea: Donostia Entremundos - San Sebastián Munduen Artean

Telefono bidez

Udal!nfo telefonoak

Lankidetza / Cooperación:
943 481 471

Besteak

lankidetza_cooperacion@donostia.eus

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Donostia Entremundos – San Sebastián Munduen Artean Donostiako Udalaren Lankidetza Atalak antolatutako programa bat da.
Agenda solidario honek hitzaldiak, jardunaldiak, ikastaroak, antzerkiak, kontzertuak, eztabaidak, zinema eta beste hainbat ekintza ekartzen ditu hirira, eta xedea da herrien desberdintasunei, indarkeriari eta bidezko justizia ahazteari buruz kontzientziatzea. Bi hilean behin kaleratzen da Donostiako zenbait GGKEk eta entitatek egiten dituzten Garapenerako Hezkuntza eta Sentsibilizazio ekintzen berri emateko, Lankidetza Atalak egiten dituenekin batera.

Bi formatu ditu:
  • Hiriko hainbat gunetan banatzen den liburuxka.
  • Etengabe eguneratzen den webgunea; bertan argitaratzen dira erakundeek bidalitako jarduerak.

Donostia Entremundos – San Sebastián Munduen Artean agenda

Zeinek egin dezake eskaera

Donostiarrei zuzendutako hezkuntza edo sentsibilizazio jardueraren bat antolatu duten GGKEak, elkarteak, gizarte mugimenduak, erakundeak eta kolektiboak, baldin eta jarduerak bat egiten badu Garapenerako Hezkuntzaren lerroekin eta edukiekin.
  • Herritarren jarrera kritikoa eta eraldatzailea sustatu behar du.
  • Jardueraren bitartez bultzatu nahi diren balio solidarioek bide eman behar dute gizarte ordena berri bat bilatzeko konpromisoa pizteko.
  • Donostiarrak kontzientziatu behar dira Hegoaldeko herrialdeen errealitateaz eta guk errealitate horietan dugun inplikazioaz.
  • Herritarren parte hartze aktiboa bultzatu behar da, gizartea eraldatzea ahalbidetuko duen gizarte egitura konprometitua, dinamikoa eta kritikoa eratzeko.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Kalitate altuko argazkiak, jarduerei buruzko informazioarekin jartzeko.
  • Webgunean jartzeko kartelak, artxiboak edo programak, aukerakoa da.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Agenda honetan informazioa jartzea doakoa da.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Edukiak webgunean txertatzeko, 1-2 egun behar dira. Papereko edizioaren kasuan, epea astebetera luzatuko da.

Prozesuaren urratsak

  1. Lankidetza Bulegoak bi hilean behin informazioa bidaltzea posta elektronikoz, entregatzeko epeak adieraziz.
  2. Interesatutako erakundeek argitaratu nahi duten informazioa bidaltzea Lankidetza Bulegoari.
  3. Egiaztatzea eta agenda paperean, webgunean eta sare sozialetan argitaratzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Bi hilean behin mezu elektroniko bat bidaltzen zaie Donostia Entremundos – San Sebastián Munduen Artean programako datu basean dauden erakundeei, eta bertan entrega datak jakinarazten zaizkie eta bidali beharreko informazioaren fitxa bat esleitzen zaie.
Erakunderen batek papereko liburuxkan ateratzeko informazioa ez badu epearen barruan bidaltzen, baina bere jarduera webgunean agertzea nahi badu, horretarako fitxa bidali beharko du.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli