Programa hau arazo soziopertsonalak dituzten pertsonei dago zuzenduta. Pertsona horiek gizartean eta/edo lanean txertatzea du helburu, eta hiriko komunitate baliabideak haien eskura jartzea.
Programa hiru proiektuk osatzen dute. Ikuspegi integral batetik abiatuta, esku hartzearen xedea den taldearen premiei erantzuten saiatzen dira proiektu horiek:
Lantegi okupazionala (Elkarrekin): gizarte bazterketako egoera larrian dauden eta eskakizun handiagoko beste baliabide batzuk eskuratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonei zuzendua. Oso eskakizun txikiko lantegi bat da, jarduera okupazionalak egiten baitira: brikolajea, zura landu, baratzea zaindu, etab.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-13:00.
Lan-aurreko lantegia (Bidean): lan merkatu arruntean sartu aurretik, ohitura soziolaboralak garatzeko beharra duten pertsonei zuzenduta dago. Jarduera erdiproduktiboak egiten dira, lan merkatuan dauden eta aurretiko prestakuntzarik eskatzen ez duten lanbideekin lotuak: elektrizitatea, mekanika, iturgintza, pintura…
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-13:00.
Emakume ijitoentzako programa:programaren helburua emakume ijitoei erreferentzia eta topaketa gune bat eskaintzea da, eta ahal den neurrian, haiei prestakuntza ematea lan munduan sar daitezen. Interesatzen zaizkien lanbide edo lan esparruen inguruko prestakuntza jasotzen dute, bai eta eguneroko bizitzan ongi moldatzeko oinarrizkoak diren ezagutzak ere.
Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00-13:00.
Baliabide hau erabili ahal izateko, Gizarte Zerbitzuetako langileek kasua aztertu eta oniritzia eman beharko dute aldez aurretik.
Zeinek egin dezake eskaera
Gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan egotea
Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
Bizitokia Donostian izatea
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Eskatzailearen identifikazio agiria(k). Honako hauek onartuko dira: NAN edo AIZ, jatorrizko herrialdeko pasaportea, edo eskatzailearen izena eta abizena dakartzan antzeko agiri bat, EBeko erakunde publiko batek igorria.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Hilabete bat
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Programa hau erabiltzeko itxaron zerrenda bat dago.
Prozesuaren urratsak
Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko.
Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
Programan harrera egin.
Kasuaz arduratzen den Gizarte Langileak eta programako profesionalek Esku Hartze Plana prestatu.
Kasuaz arduratzen den Gizarte Langileak eta programako profesionalek Esku Hartze Planaren jarraipena egin.