Laguntzak: Altzako eraikinak birgaitzeko komunitateentzako laguntzak - 3. Fasea

Tramitearen deskribapena

Behin betiko dokumentazioa aurkeztea, Altzako eraikinak birgaitzeko laguntzak lortzeko

Zeinek egin dezake eskaera

Erkidegoak

Noiz egin daiteke eskaera

2023/09/30 - 2023/11/30

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko dokumentazioa

  1. Jabeen erkidegoaren, haren ordezkariaren edo, hala badagokio, higiezinaren jabe den pertsona juridikoaren Identifikazioa Fiskaleko Kodearen (IFK) fotokopia.
  2. Dirulaguntzaren xede den higiezina osatzen duten guztien erregistro-inskripzioen ohar sinpleak.
  3. Idazkariaren edo administratzailearen aktaren edo ziurtagiriaren kopia, komunitatearen, behar bezala elkartutako jabeen erkidegoen edo kooperatibaren batzarraren erabakiarekin, honako hauek onartzen dituena:
        - Birgaitzeko proiektu teknikoa
        - Laguntzen xede den eraikina modu eraginkorrean birgaitzea.
  4. Birgaitzeko dagoen Eraikinaren Liburua edo, halakorik ezean, eraikina edo etxebizitza hobetzeko potentzialari buruzko azterlan bat, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean definitutako oinarrizko betekizunei dagokienez, eta jarkudeta-plan bat proposatutako jarduketa eta hobekuntza identifikatzen dituena.
  5. Eraikinaren birgaitzen efizienterako proiektu teknikoa. Era alternatiboan, proposatutako jarduketa justifikatzeko memoria aurkeztu ahalko da. Memoria honetako gutxieneko dokumentazioak jarduketen deskribapena jasoko du, “IV Kapitulua. JABEEN ERKIDEGOENTZAKO LAGUNTZAK” delakoan jasotako apartatuen arabera xehatuta. Memoria horrekin batera, aurrekontuaren memoria aurkeztuko da, bai eta egindako planoak ere, Oinarri hauetako 4. Artikuluko 01. Taularen arabera azaldutako irizpide berberekin.
  6. Argazki-erreportajea, kolorez ahal dela, eraginak izango diren eremu guztiena, bai eta eraikinaren fatxada nagusiarena ere.
  7. Lehendik dagoen eraikinaren edo etxebizitzaren energia-efizientziaren ziurtagiria, egungo egoeran, ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuan eskatutako edukiarekin, teknikari eskudunak sinatuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunaren erregistroan erregistratuta.
  8. Energia-efizientziaren ziurtagiri zenbatetsia, proiektuan edo justifikazio-memorian jasotako jarduketak barne, egun dagoen eraikinaren edo etxebizitzaren energia-efizientziaren ziurtagirirako erabilitako ziurtapen-programa berarekin egina, teknikari eskudunak sinatua.
  9. Anexos I y II debidamente cumplimentados.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
  3. Txosten teknikoak.
  4. Dirulaguntza ematea edo ez ematea ebaztea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Etxegintza

Araudia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli