Biztantze eskubidea azkentzeko eskaera

Presentzialki

Hitzordua eskatu hemen

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Udalaren zuzkidura bizitokietako adineko pertsonentzako apartamentu eta eratxikien erabilera pribatiborako eskubidea eta eraikineko elementu komunak zein areto komunitarioak erabiltzeko eskubidea azkentzeko eskatzea.
Biztantze eskubide hori prezio baten truke eskuratzen da: eraikuntzaren kostua ordaintzen da, lurzoruaren balioaren eraginik gabe. Biztantze eskubidea indargabetzen bada (titularrek uko egin diotelako, hil direlako, edo beste kausa justifikatu batzuk daudelako) Etxegintzak apartamentuaren gaineko eskubidea berreskuratzen du, eta titularrei edo haien oinordekoei itzultzen die hasieran ordaindu zuten zenbatekoa, KPIren aldaketaren arabera eguneratuta, eskritura sinatutako egunetik ezereztu arte igarotako denbora kontuan hartuta, eta % 1 kenduta, baliatutako ondasunen erabilera edo higadura dela eta.
Biztantze eskubidea inter vivos edo titularra hil ondoren eskualda daiteke soilik bizikidetza-unitate eskatzaileko kide baten alde, baita hasieratik edo azken bi urteetan bederen titularrarekin bizi izandako pertsona baten alde, araudian ezarritako sarbide baldintzak betetzen baditu. Biztantze eskubideak iraupen mugagabea du. Nolanahi ere, eskubide hori amaitzen da titularra hiltzen denean edo apartamentua ohiko bizileku ez duenean, eta lehen adierazitako baldintzetan eskualdatzeko eskubiderik ez dagoenean.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Udalaren zuzkidura bizitokietan biztantze eskubidea duten pertsona fisikoak, edo haien legezko ordezkariak, uko eginez gero
  • Oinordeko legitimoak, eskubidearen titularrak hilez gero

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
  • Eskubidea ezerezten bada titularra hil delako: oinordetzaren onarpena, eta kausadunen identifikazio agiriak

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Etxegintzaren kudeaketa doakoa da. Dena dela, biztantze eskubidearen eskuratzailearen kontura, edo, hala badagokio, kausadunen kontura, izango dira notaritza eta erregistro gastuak, baita edonolako zergak ere, gainbalioa barnean hartuta, bai eskubidea eratzean, bai ezereztean eta azkentzean ere.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Ez da administrazio prozeduratzat hartzen. Arlo juridikoari galdetu??

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera erregistratzea
  2. Etxegintzak eskabidea aztertzea
  3. Apartamentuaren egoera egiaztatzea
  4. Biztantze eskubidearen azkentzea aztertzea
  5. Biztantze eskubidea azkentzeko eskritura publikoa, eta ordaindutako zenbatekoa itzultzea, hala dagokionean.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Etxegintza

Araudia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli