Hirigintza egikaritzea: Urbanizazio proiektua

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Urbanizazio proiektuak hirigintza lanen xehetasun teknikoak definitzen dituzten proiektuak dira.

Proiektuak idazten dituen teknikaria ez den beste batek zuzenduta gauzatzeko behar adinako zehaztasunez idazten dira.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Aldez aurretik, ingurumen ebaluazioari buruzko 21/2013 Legean, abenduaren 9koan, finkatutako kasuetan, Ingurumen ebaluazioaren ohiko prozedurari edo prozedura sinplifikatuari hasiera emateko beharreko dokumentazioa.

Urbanizazio proiektua hauek barne hartuko ditu:
  • Obren ezaugarrien deskripzioko memoria, erdaraz eta euskaraz.
  • Obren eta zerbitzuen proiektu eta xehetasun planoak, neurketak, aurrekontua eta baldintza plegua, formatu konprimatuan.
  • Azterketak, segurtasun-kalitate programak eta hondakinen kudeaketa
  • Proiektu motaren arabera, beste dokumentu batzuk

Dokumentazio bektoriala
  • Planoak CAD fitxategietan (dwg edo antzekoa), UTM ETRS89 koordenatu sistema, 30. zona.


Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 4 hilabete
  • Epe legala: 170 egun
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
Ekimen partikularreko urbanizazio proiektuei, udalak beste eperik ezartzen ez duenean, agiriaren sarrera datatik 3 hilabeteko epean emango zaie hasierako onespena. Epe hori igaro eta hasierako onespenik jaso ez badute, interesdunak proiektua ez dela onartu ulertu beharko du.

Urbanizazio proiektuek hasierako onespena dutenean, informazio publikoan jarriko dira hogei egunez, aztertuak izan daitezen eta alegazioak aurkez daitezen, aldizkari ofizialeko iragarki bidez eta kasuan kasuko lurralde historikoan hedatuen dagoen/dauden egunkarian/etan argitaratuta.

Behin betiko onespenaren epea hasierako onespenaren ondorengo informazio publikoaren izapidearen erabakitik hasita 2 hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta ez bada berariazko ebazpenik egon, behin betiko onespena eman dela ulertuko da, administrazioaren isiltasunagatik.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Hirigintza txostenak: arkitektoa, ingeniaria, juridikoa
  3. Komeni bada, beste Sail batzuen txostenak: Hiri Mantentze eta Zerbitzuak, Mugikortasuna eta Sustapena
  4. Txosten sektorialen eskabidea eta elektrizitate, gas eta telefonia zerbitzuen hornitzaileak diren enpresei jakinarazpena
  5. Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, hasierako onespenarekin, eta hala badagokio, baldintzekin
  6. Iragarkia argitaratzea GAOn, zabalkunde handieneko egunkarian/etan eta www.donostia.eus atarian, 20 egun baliodun emanez alegazioak aurkezteko
  7. Alegaziorik egonez gero, agiria idatzi duen taldearen txostena
  8. Udal zerbitzu teknikoen txostena alegazioen garrantziari buruz, gainerako txostenak eta behin betiko onespena
  9. Tokiko Gobernu Batzordearen behin betiko onespena
  10. Erabakia pertsona interesdunei jakinaraztea eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli