Aterpekide Txartela

Telematikoki

Presentzialki

  • Donostiako Udaleko GAZTERIA Departamentua.
Udaleko GAZTERIA ETA ATERPETXEEN ATALA. Agirre Miramon kalea 4
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09-14:00.
  • Aterpekide txartela Ondarretako aterpetxean ere eska daiteke (Igeldo pasealekua 25).

Tramitearen deskribapena

Aterpekide Txartelarekin, adin guztietako jendeak bere herrialdeko eta atzerriko aterpetxeetan ostatu har dezake. Urte natural bateko indarraldia izaten du.

Izapideak hau Donostiako Udaleko Gazteria eta Aterpetxeen Ataleko bulegoak eta Ondarreta Aterpetxea, aterpekide egin daiteke.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.


Baldintzak:
  • Gazteentzat, Gazte Txartelarekin: 14 eta 30 urte artean.
  • Gazteentzat: 14 eta 30 urte artean.
  • Helduentzat: 30 urtetik gora.
  • Familientzat: 16 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiak.
  • Taldeentzat: gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
  • Gazteria Zuzendaritzan erroldatutako gazte taldeentzat: gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Kasu guztietan aurkeztu behar da
  • NANa, pasaportea edo bizileku txartela.

Modalitate batzuetan agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira:
  • Familien Aterpekide Txartela: familia liburua.
  • Taldeen Aterpekide Txartela: taldekideen zerrenda.
  • Gazteria Zuzendaritzan Erroldatutako Gazte Taldeen Aterpekide Txartela: Gazte Elkarteen erroldaren ziurtagiria.

Eranskinen gehienezko tamainua: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ordainketa bankuko txartelarekin edo kontuan dirua sartuta egin behar da.
  • Gazteen Aterpekide Txartela, Gazte Txartelarekin: 2,5 euro.
  • Gazteen Aterpekide Txartela: 5 euro.
  • Helduen Aterpekide Txartela: 10 euro.
  • Familien Aterpekide Txartela: 18 euro.
  • Taldeen Aterpekide Txartela: 16 euro.
  • Gazteria Zuzendaritzan Erroldatutako Gazte Taldeen Aterpekide Txartela: tasarik ez.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
Txartelak aurrez aurre eskatzen badira, dagozkion agiriak aurkeztuta eta tasa ordainduta, unean bertan eskuratzen dira. Online eskatuz gero (aterpekide txartelak), 8 eguneko epean ematen dira.

Prozesuaren urratsak

  1. Dagokion txartela online (aterpekide txartelak soilik) edo aurrez aurre eskatzea.
  2. Dagokion tasa ordaintzea.
  3. Txartela etxean jasotzea (aterpekide txartel batzuk soilik) edo zuzenean jasotzea Donostiako Udaleko Gazteria eta Aterpetxeen Ataleko bulegoetan edo Ondarreta Aterpetxean, aterpekide txartelen kasuan. Txartela jasotzeko, kasu bakoitzari dagozkion agiriak aurkeztu behar dira, baldintzetan ezarritako adina eta egoera betetzen direla ziurtatzeko.

Ikasle Txartela, Irakasle Txartela eta GO-25 Txartela Internet bidez eskatzen badira, aurrez aipatutako bulegoetako batera joan behar da hura jasotzera.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli