Udal lokalen erabilera lagatzea

Tramitearen deskribapena

Elkarte eskatzaileak bere jarduerak egiteko udal lokalak erabiltzea

Zeinek egin dezake eskaera

  • Kultura, gizarte edo kirol jarduerak egiten dituzten entitate publiko edo pribatuak
  • Donostiako Herri Entitateen Erregistroan erroldatuta egotea

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Ordezkari batek eskatzen badu, ordezkaritza horren egiaztagiri bat aurkeztu beharko da
  • Memoria bat, entitatearen jardueraren ideia orokorrak zehaztuz Lokala zer dela-eta eskatzen den eta zer erabilera emango zaion.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioa zuzentzea, hala badagokio
  3. Egingo den jardueraren (kultura, auzoak, lankidetza, etab.) arabera, dagokion departamendura bidaliko da eskabidea.
  4. Tokiko gobernu batzarrak, sailen arteko batzordearen proposamenez (aldian-aldian biltzen dira, eskabide kopuruen arabera), lokalen esleipenak onartuko ditu

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Lokalaren erabilera lagatzea udal lokalen eskuragarritasunaren araberakoa izango da.
*Udalak beretzat gordeko du lokalaren erabilera kontrolatzeko eskubidea, bai aldez aurretik jakinarazi den jarduera behar bezala egiten duten kontrolatzeko bai lokala ongi erabiltzen eta zaintzen duten egiaztatzeko.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli