Udaltzaingoan salaketak aurkeztea

Telematikoki

Presentzialki

Udaltzaingoa
Morlans biribilgunea, 1
Egunero, jaiegunak barne, eguneko 24 orduetan

Tramitearen deskribapena

Telematikoki egin daitezkeen salaketak ondorengo motaren batekoa izan behar du:
    • Diru zorroen, poltsen etab.-ren lapurretak
    • Bizikleten lapurrretak.
    • Saltokietan edo etxebizitzetan lapurretak.
    • Lapurretak ibilgailuen barruan.
    • Saltokietan edo etxebizitzetan kalteak.
    • Ibilgailuetan kalteak.
    • Dokumentazio edo mugikorraren galera.
    Ondoko salbuespenekin:
      • Indarkeriaz edo larderiaz egindako gertaerak.
      • Egile ezagunik balego
      • Gertaeren lekukorik balego
      • Delitua ageri-agerikoa bada, hau da, egilea ustekabean harrapatzen bada delitua egiten ari den unea.
      • Gertaerak indarkeriazkoak edo sexualak badira.
  • Gainontzekoetarako Udaltzaingoaren komisariara bertaratzea beharrezkoa izango da.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Delituaren biktima edo zuzenean interesduna den pertsona oro
  • Adin nagusikoa izatea edo tutoreak edo legezko ordezkariak lagundutako adingabekoa izatea

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Eragindako kaltea edo gertakarien ustezko egilea nor den identifikatzen lagun dezakeen dokumentu oro

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Egun bat
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Salaketa jartzea
  2. Salaketatik abiatuz sortutako atestatu-zenbakia jasotzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Udaltzaingoko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Ziurtagiri digital bat izatea eskatuko da online izapidea egin ahal izateko

Salatzailearentzako informazioa
  1. Salaketa faltsua egitea legez zigortuta dago. Zigor Kodeko 456. eta 457. artikuluetan jasota dago.
  2. Salatzailea auzitegian agertzera behartuta dago, horretarako deirik jasoz gero.
  3. Salatzaileak auzia izapidetu bitartean helbidea aldatzen badu, horren berri eman behar du.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli