Saharako haurrak udan aldi baterako etxean hartzea

Presentzialki

Lankidetza
  • Aiete pasealekua 65, 1 (Aiete Jauregia)
Telefonoa
  • 943 481 471

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Tramitearen deskribapena

Oporrak Bakean programa ekimen solidario bat da. Haren helburua da 9 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak egiazko eta benetako "oporraldi" baketsu bat izatea, Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuentzako kanpalekuetako baldintza latzetatik kanpo.
Abegi familiek uztailean eta abuztuan hartzen dituzte haurrak.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
  • Sexu delituengatiko aurrekaririk ez izatea
  • Programan parte hartzeko pertsona egokitzat hartutakoak (elkarrizketa psikologikoa).
  • Konpromisoa hartuko da adopzio izapiderik abian ez jartzeko.
  • Konpromisoa hartuko da etxean hartutako haurren mantenuak eta osasun laguntzak dakartzaten gastuak ordaintzeko.
  • Konpromisoa hartuko da haurrak udako bi hilabete osotan hartzeko: uztailean eta abuztuan.
  • Urtero Estatuko Gobernu Delegaritzak eskatutako izapideak beteko dira.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Abegi familiaren osasun txartela.
  • Familiako kideek sexu delituen aurrekaririk ez dutela adierazten duen ziurtagiria .
  • Etxean hartutako haurrekin adopzio izapiderik ez dela abian jarriko adierazten duen deklarazioa.
  • Hitza emango da etxean hartutako haurren mantenuak eta osasun laguntzak dakartzaten gastuak ordainduko direla.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Programa honetan parte hartzeko, ez dute gasturik egin beharko ez hartutako haurren familiek ez abegi familiek.
Abegi familiak konprometitzen dira soilik hartutako haurren mantenuak eta osasun laguntzak dakartzaten gastuak ordaintzeko.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Familiek eskaera egin eta haien parte hartzea hobetsi eta dokumentazio guztia bete bitartean hilabete pasatzen da gutxi gorabehera.

Prozesuaren urratsak

  1. Haurra etxean hartzeko eskaera egitea.
  2. Psikologoak egindako egokitasunaren elkarrizketa gainditzea.
  3. Dokumentazioa entregatzea, eskaera orriekin eta programak eskatutako konpromisoekin.
  4. Abegi familiek informazio bilera bat izatea programaren koordinatzailearekin.
  5. Haurrak heltzea eta familiek haiek hartzea.
  6. Programaren jarraipena egiteko bilera, familiekin eta hartutako haurrekin.
  7. Harrerako egunetan, familia guztiei eskainitako aukerako jarduera batzuk egitea.
  8. Abegi familiei ebaluazio galdetegi bat egitea.
  9. Programa amaitu ostean, balorazio bilera bat egitea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli