Gazteei prestakuntza ematea, arriskuak murrizteko, alkoholaren kontsumoarekiko jarrera arduratsua bultzatzeko, eta arriskuko egoeretan erabakiak hartzen laguntzeko.
Programa hau gazteriarentzako hezkuntza zentroetan egiten da.
Jarduerak:
22 tailer, 3na ordukoak. Tailerrak gutxienez 10 eta gehienez 25 parte hartzailerentzat izango dira. Tailer bakoitza ordu eta erdiko bi saiotan egingo da.
Euskarri materiala: 6 fitxa eta 2 galdetegi dituen karpeta bat ikasle bakoitzarentzat.
Zeinek egin dezake eskaera
16 eta 25 urte bitarteko eta alkoholarekiko arriskuan dauden gazteak dituzten ikastetxeek: batxilergoek, prestakuntza zikloek eta lanbide hastapeneko zentroek.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Izena emateko orria, zentroek bete behar dutena (postaz bidaliko du Udalaren Gizarte Ekintzako Zuzendaritzak Lanbide Heziketako ikastetxeetara eta lanbide hastapeneko zentroetara ikasturte berria hasi baino lehen).
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Epe legala: Ez dagokio
Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
Proiektuaren helburuen zabalkundea hezkuntza zentroetan.