Tramitearen deskribapena
Egoera hauekin lotutako egoeren salaketak:
- Animalien tratu txarrak: Salaketa jar dezakezu arau hausteren ikusten baduzu, Animaliak Babesteko Legeari edo Donostiako Animaliak Eduki eta Babesteko Udal Ordenantzari lotuta.
- Lagun egiteko animaliek auzokideei sortutako eragozpenak: Auzokideren baten animaliak eragozpenen bat sortzen badizu, saiatu gatazka hori auzokidearekin zuzenean edo auzo komunitatearen bileran konpontzen. Arazoa konpontzen ez bada, salaketa jar dezakezu Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzuan idatzi bat aurkeztuta.
Animaliaren zaintzailea edo jabea da animaliak sortutako eragozpenen eta arazoen arduradun. Donostiako Animaliak Babestu eta Edukitzeko Udal Ordenantzak debekatu egiten du txakurren ohiko bizileku egitea balkoiak, garajeak, pabiloiak, sotoak, zabaltzak, lorategiak edo beste edozein lokal, horrek eragozpen objektiboak eragiten badizkie auzokideei, usainak, zaratak, uluak edo zaunkak direla eta.
Zeinek egin dezake eskaera
- Bizitokia Donostian izatea
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
- Auzokideek, finken administratzaileek, komunitateetako presidenteek, familiako kideek, etab.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Aldagarria
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aldagarria
- Animalien tratu txarrak: 2 hilabete
- Etxeko animaliek bizilagunei eragindako eragozpenak: 15 egun
Isiltasun zentsua:
*Espediente zigortzailea ez bada hasten: Agindua
*Espediente zigortzailea hasten bada: Iraungitzea
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Egoeraren balorazioa egitea.
- Ikuskatzea, osasun publikoari eragiten dioten egoera larrietan edo arau hausteren baten susmoa dagoenean.
- Animalien tratu txarrik edo bizilagunei eragindako eragozpenik bada, zehapen espedientea irekitzea eta/edo bermezko neurriak hartzea.
- Jarduketaren berri ematea salatzaileei.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza
Araudia
Datu babesa