Dirulaguntza festibalak antolatzeko: Zuriketa

Telematikoki

Presentzialki

Konstituzio Plaza, 1, 1. solairua

Tramitearen deskribapena

Diru laguntzen onuradunek justifikatu behar dute jasotako funtsak diru laguntza emateko arrazoi gisara adierazitako helburuarekin erabili dituztela.

Zeinek egin dezake eskaera

Abian den urteko deialdian diru laguntza esleitu zaien pertsona fisiko eta juridikoek.

Noiz egin daiteke eskaera

2023/05/19 - 2024/03/31

Kontsultatu dagokion urteko deialdiaren Oinarriak.

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
  • Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da
  • Deialdi horren barruan diru laguntzaren xede diren jardueren azalpen memoria eta lortutako emaitzen balorazioa.
  • Diru laguntzari esker sortutako jarduerarekin lotuta egindako ikerketa, programa, argitalpen, kartel, bideo eta gainerako idatzizko dokumentu zein dokumentu grafiko guztien ale bana.
  • Eranskina: datu ekonomikoak

Eranskinen gehienezko tamaina: 15 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Espedientearen konplexutasunaren araberakoa da.

Prozesuaren urratsak

  1. Dokumentazioa jasotzea
  2. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  3. Instrukzio organoak diru laguntzaren justifikazioaren egiaztagiria ematea
  4. Erakunde interesdunei jakinarazpenak bidaltzea
  5. Diru laguntzaren gainerako % 40a ordaintzea

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli