Tramitearen deskribapena
Jarduera jakin batzuei buruz nahiz bereziki esanguratsuak diren jarduketa batzuei buruz informatzeko eta proposamenak jasotzeko udaleko arduradunek herritarrekin data zehatz batean egin ohi duten bilera da jendaurreko entzunaldia.
Zeinek egin dezake eskaera
Nork deituko du:
- Alkatetzak, bere ekimenez edota Udalbatzako kideen gehiengo osoz eskatuta,
- eragina jasandako lurralde eremuan adinez nagusi diren bizilagunen ehuneko bostek eskatuta,
- edota udalerriko Gizarte Kontseiluak nahiz hiru arlotako kontseiluek interesgarritzat irizten dituzten gaiak eremu espezifikoan aztertzeko eskatuta.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Aztergaiari buruzko memoria.
- Jasotako sinadurak, sinatzaileen datuak adierazita.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Zehaztu gabe
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Dokumentazioa jaso ondoren, Alkatetzak jendaurreko entzunaldia deituko du, eta 30 egun igaro baino lehen egin beharko da.
Deialdia iragarri eta entzunaldia egin bitartean 15 egun naturaleko epea egon behar du.
Prozesuaren urratsak
- Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa.
- Dokumentazioaren zuzenketa, hala badagokio.
- Alkatetzak Jendaurreko Entzunaldia deituko du.
- Jendaurreko Entzunaldia egingo da.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa