Tramitearen deskribapena
Etxeetako eta lokaletako zabor bilketaren zergarik ez dute ordaindu beharrik izango dena delako ondasun higiezina zaborra biltzeko puntutik 200 metro baino urrutiago duten herritarrek, ez eta 100 metro baino urrutiago dutenek ere, baldin eta eraikinaren eta zaborra biltzeko puntuaren arteko ibilbideko zati guztien artean metatutako desnibela %6koa edo handiagoa bada.
Kuotaren %50eko hobaria izango dute dena delako ondasun higiezina zaborra biltzeko puntutik 100 metro baino urrutiago duten herritarrek, baldin eta eraikinaren eta zaborra biltzeko puntuaren arteko ibilbideko zati guztien artean metatutako desnibela %3koa edo handiagoa bada.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 7 egun
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aldekoa
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
- Hobariak edo salbuespenak aplikatzea
- Datu basean erregistratzea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Finantza Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa