Tramitearen deskribapena
Donostiako Udalak, Gipuzkoako Animalia eta Landareak Babesteko Elkartearekin lankidetzan, kaleko katuak jasotzen ditu, bai bide publikoetatik, bai hala eskatzen duten auzo komunitateetatik.
Kalean jasotako katuak
Gipuzkoako Animalia eta Landareak Babesteko Elkartearen babesgunera eramaten dira, eta, han, eremu berezi batean uzten dira, bizimodu erdi basatia izan dezaten. Eta, gainera, gogoan izan ez direla sakrifikatzen.
Zeinek egin dezake eskaera
- Donostian erroldatuta egotea
- Auzo komunitateek ere egin dezakete izapide hau.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Eskaeran adierazi, gutxi gorabehera zenbat katu diren eta non dauden adierazten duena.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen zerbitzua interesdunarekin harremanetan jartzen da, telefonoz, animaliak jasotzeko.
- Jasotako animaliak Gipuzkoako Animalia eta Landareak Babesteko Elkarteari ematen zaizkio.
- Katuak eremu zabal batean uzten dira, adoptatuak izan daitezen.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
Debekatuta dago kaleko animaliei jaten ematea
- Higiene eta osasun arazoak eragiten ditu bide publikoetan. Janari hondarrak geratzen dira lurrean usteltzen, eta, gainera, beste animalia batzuk erakartzen dira.
- Pertsonenganako mendekotasuna sortzen da, eta beren kabuz elikatzeko gaitasuna galtzen dute.
- Populazioa era esponentzialean handitzen da, ondo elikatutako emeek askoz ere kume gehiago izaten baitituzte.
- Araldian dauden katuak miauka aritzen dira eta borroka egiten dute; horrez gain, usain handiko pixa egiten dute, eta, oro har, eragozpenak sortzen dizkiete auzokideei.
- Populazioa oso handia denean, lehia sortzen da haien artean, eta horrek, besteak beste, liskarrak eta estresa dakartza berekin. Animalien kontzentrazio handiek, gainera, gaixotasunak errazago zabaltzea eragiten dute. Horrek guztiak kalte egiten die beren bizi kalitateari.
Animaliak babestu eta edukitzeko Donostiako udal ordenantzak, 21. artikuluan, debekatu egiten du abandonatutako animaliei eta kaleko animaliei jaten ematea. Jokaera horiei 300 €-rainoko isunak jar dakizkieke.
Datu babesa