Udal Artxiboa: Dohaintza egitea Udal Artxiboari

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Tramite honen bidez Donostiako Udal Artxiboari dokumentuak ematea, ondasunak erosteko edo trukatzeko bitartekaritzarik gabe. Dohaintza egitean onartu egiten da materiala Udalaren legezko jabetza izatera igarotzea.

Zeinek egin dezake eskaera

Herritarrak, enpresak eta beste erakunde batzuk. Dohaintza dokumentuen jabeak bakarrik egin dezake. Partikularretatik, familia-artxiboetatik edo erakunde pribatuetatik etorri behar du.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzea dokumentu hauetako batekin:
        - Ordezkaritza-erroldan inskripzioa
        - Notario ahalordetza
        - Idatzi legitimatua
        - Erakundearen akordioa
  • Dohaintzaren deskribapena jasotzen duen eranskina:
        - Dokumentu-mota (argitalpenak badira: egilea, titulua, argitaletxea eta urtea)
        - Metro linealak (hala badagokio)
        - Gaia
        - Aldi historikoa
        - Haren berezitasunak
        - ....

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 15 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaeraren erregistroa.
  2. Dohaintzaren interesa ebaluatzea, onartu aurretik.
  3. Bi aldeek akta sinatzea eta agiriak Donostiako Udal Artxiboko Sailkapen Taulan sartzea.
  4. Dohaintza webgunean argitaratzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Dokumentuak edo funtsak Udal Artxiboko arauen arabera integratuko dira eta erabiltzeko eta maileguan hartzeko moduan egongo dira.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli