Tramitearen deskribapena
Tramite honen bidez Donostiako Udal Artxiboari dokumentuak ematea, ondasunak erosteko edo trukatzeko bitartekaritzarik gabe. Dohaintza egitean onartu egiten da materiala Udalaren legezko jabetza izatera igarotzea.
Zeinek egin dezake eskaera
Herritarrak, enpresak eta beste erakunde batzuk. Dohaintza dokumentuen jabeak bakarrik egin dezake. Partikularretatik, familia-artxiboetatik edo erakunde pribatuetatik etorri behar du.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Ordezkaritza egiaztatzea dokumentu hauetako batekin:
- Ordezkaritza-erroldan inskripzioa
- Notario ahalordetza
- Idatzi legitimatua
- Erakundearen akordioa
- Dohaintzaren deskribapena jasotzen duen eranskina:
- Dokumentu-mota (argitalpenak badira: egilea, titulua, argitaletxea eta urtea)
- Metro linealak (hala badagokio)
- Gaia
- Aldi historikoa
- Haren berezitasunak
- ....
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 15 egun
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskaeraren erregistroa.
- Dohaintzaren interesa ebaluatzea, onartu aurretik.
- Bi aldeek akta sinatzea eta agiriak Donostiako Udal Artxiboko Sailkapen Taulan sartzea.
- Dohaintza webgunean argitaratzea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Araudia
- 39/2015 Legea, Urriaren 1Ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- 5/2022 Legea, Ekainaren 23Koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-Kudeaketa Integralaren Eta Dokumentu-Ondarearena.
- Abenduaren 10Eko 19/2013 Legea, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari Eta Gobernu Onari Buruzkoa
- 23/2006 Legea, Uztailaren 7Koa, 1/1996 Errege Dekretu Legegileak, Apirilaren 12Koak, Onetsitako Jabetza Intelektualari Buruzko Legearen Testu Bategina Aldatzen Duena
- 224/2016 Errege Dekretua, Maiatzaren 27Koa, Obra Zurtzen Araubide Juridikoa Garatzen Duena
- 40/2015 Legea, Urriaren 1Ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena
- 16/1985 Legea, Ekainaren 25Ekoa, Espainiako Ondare Historikoari Buruzkoa
Bestelako informazio interesgarria
Dokumentuak edo funtsak Udal Artxiboko arauen arabera integratuko dira eta erabiltzeko eta maileguan hartzeko moduan egongo dira.
Datu babesa