Dirulaguntza: Energia berriztagarrien komunitateak sortzeko edo dagoeneko eratuta daudenei laguntzeko: Zuriketa

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Energia berriztagarrien erkidego berriak sortzea sustatzeko eta energia-erkidegoek instalazio fotovoltaikoetan inbertitzeko dirulaguntzaren justifikazioa.

Zeinek egin dezake eskaera

Dirulaguntza jaso duten entitateek

Noiz egin daiteke eskaera

2024/04/22 (09:00) - 2024/10/31 (02:00)

Beharrezko dokumentazioa

  • Memoria ekonomikoa egindako jardueren kostua justifikatzeko, honako hauek jasoko dituena:

      a) Jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data adierazita. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira.

      b) Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-eraginkortasuna duten dokumentuak, aurreko lerrokadan aipatutako zerrendan sartuta daudenak, eta, hala badagokio, ordainketa egiaztatzen duten agiriak.

      c) Tasatzaile independentearen ziurtagiria, behar bezala egiaztatua eta dagokion erregistro ofizialean inskribatua, ondasun higiezinak eskuratuz gero.

      d) Hala badagokio, a) idatz-zatian aipatzen den zerrendan jasotako kostu orokorrak eta/edo zeharkakoak banatzeko irizpideak adieraztea, dirulaguntzaren oinarri arautzaileek justifikatu beharrik gabe oroharreko zenbatekoarekin konpentsatzea aurreikusi duten kasuetan izan ezik.

      e) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen zerrenda zehatza, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

      f) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 31.3 artikulua betez onuradunak eskatu behar dituen hiru aurrekontuak.

      g) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, bai eta horietatik eratorritako interesena ere.

      Oharra: 2023ko ekainaren 1a baino lehen egindako gastuak jasotzen dituzten fakturak ez dira onartuko.


A TALDEA, gainera
  • Egindako proiektuaren edo jardueren azalpen-memoria teknikoa.

B TALDEA, gainera

  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen obra-amaierako proiektua eta haren argazkiak.
  • Instalazioa Eusko Jaurlaritzako Industria Sailean legeztatu dela egiaztatzen duen agiria.
  • Hirigintza-lizentzia edo, hala badagokio, hirigintza-egokitasunaren egiaztagiria.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 6 hilabete
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Dokumentazioa jasotzea
  2. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  3. Instrukzio organoak diru laguntzarako ziurtagiria egiaztatzea
  4. Elkarte interesdunei jakinaraztea
  5. Diru laguntzaren azken kopuruaren ordainketa edo itzultze-prozedura hastea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

— % 70, organo eskudunak emakida onartzen duenean.

— % 30, dirulaguntza justifikatzeko eskatutako dokumentuak aurkeztu eta baliozkotu ondoren.


Informazio gehiago

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli