943 481 078
Urte osoan zehar
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Departamentua: Alkatetza eta Talde Politikoak
Jardueraren arduraduna, ondorio guztietarako, eskaera egin duena izango da, eta Osoko Bilkuren Aretoa erabiltzen den bitartean bertan egon beharko du.
Ekitaldia eskainitako espazioan egin beharko da, eta ezin izango da erabili aldez aurretik jakinarazi eta onartu ez den beste edozein gela edo espazio.
Eskatzaileak konpromisoa hartzen du espazioa behar bezala erabiltzeko eta jaso duen egoera berean uzteko, eta bere gain hartzen du hura gaizki erabiltzearen ondorioz sortutako edozein akatsen erantzukizuna.
Eskaera egin duen pertsona fisikoak edo juridikoak gutxienez ekitaldia egin baino 24 ordu lehenago jakinaraziko du zenbat pertsona joango diren ekitaldira, Udaleko zerbitzu orokorrek eta segurtasun-langileek horren berri izan dezaten. Era berean, aretoaren edukiera kontrolatzeko konpromisoa hartuko du uneoro.
Gehieneko edukiera 210 pertsonakoa da, eta inoiz ez da onartuko ezarritakoa baino edukiera handiagorik.
Eskaera egiteko eskubidetik kanpo geratzen dira alderdi politikoak, koalizioak edo hauteskunde-hautagaitzak. Baita helburu politikoetarako beste edozein elkarte ere. Era berean, kanpoan geratzen dira izaera politikoko beste edozein jarduera, jarduera horiek sustatzen dituen erakundea edozein dela ere.
Aretoaren erabilera doan lagako da, eta inola ere ez da baimenduko sarrera kobratzea aretora sartzeko, dohaintzak eskatzea edo dirua biltzeko ezein objektu saltzea.
Udalak erantzukizun zibileko aseguru bat eskatu ahal izango du, kanpoko zerbitzuetako enpresa baten erabileraren eta kontratazioaren arabera, eskatutako jarduera kontrolatzeko eta behar bezala garatzeko.