Udalbatza Aretoa eta Alderdi Ederreko terraza erreserbatzea

Telematikoki

Telefono bidez

943 481 078
943 481 023

Besteak

harreman_publikoak@donostia.eus

Tramitearen deskribapena

Udalbatza Aretoa eta Alderdi Ederreko terraza erreserbatzea, hitzaldiak eta beselako ekitaldiak egiteko.

Zeinek egin dezake eskaera

Donostiako udalerrian kokatuta dauden edo hiriarekin lotura duten taldeek, erakundeek eta elkarteek egin ahal izango dute eskabidea.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Eskabidea egitean, hurrengo datuak eman:
      - telefonoa
      - harremanetarako posta elektronikoa
      - ekitaldiaren arduradunaren identifikatzea

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aste bat
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera egitea
  2. Eskaerari telefono edo posta elektroniko bidez erantzutea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Alkatetza eta Talde Politikoak

Bestelako informazio interesgarria

Betebeharrak

Jardueraren arduraduna, ondorio guztietarako, eskaera egin duena izango da, eta Osoko Bilkuren Aretoa erabiltzen den bitartean bertan egon beharko du.

Ekitaldia eskainitako espazioan egin beharko da, eta ezin izango da erabili aldez aurretik jakinarazi eta onartu ez den beste edozein gela edo espazio.

Eskatzaileak konpromisoa hartzen du espazioa behar bezala erabiltzeko eta jaso duen egoera berean uzteko, eta bere gain hartzen du hura gaizki erabiltzearen ondorioz sortutako edozein akatsen erantzukizuna.

Eskaera egin duen pertsona fisikoak edo juridikoak gutxienez ekitaldia egin baino 24 ordu lehenago jakinaraziko du zenbat pertsona joango diren ekitaldira, Udaleko zerbitzu orokorrek eta segurtasun-langileek horren berri izan dezaten. Era berean, aretoaren edukiera kontrolatzeko konpromisoa hartuko du uneoro.

Gehieneko edukiera 210 pertsonakoa da, eta inoiz ez da onartuko ezarritakoa baino edukiera handiagorik.

Eskaera egiteko eskubidetik kanpo geratzen dira alderdi politikoak, koalizioak edo hauteskunde-hautagaitzak. Baita helburu politikoetarako beste edozein elkarte ere. Era berean, kanpoan geratzen dira izaera politikoko beste edozein jarduera, jarduera horiek sustatzen dituen erakundea edozein dela ere.

Aretoaren erabilera doan lagako da, eta inola ere ez da baimenduko sarrera kobratzea aretora sartzeko, dohaintzak eskatzea edo dirua biltzeko ezein objektu saltzea.

Udalak erantzukizun zibileko aseguru bat eskatu ahal izango du, kanpoko zerbitzuetako enpresa baten erabileraren eta kontratazioaren arabera, eskatutako jarduera kontrolatzeko eta behar bezala garatzeko.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli