Hitzordua eskatzea Gizarte Zerbitzuetan

Telematikoki

Pertsona erroldatuak bakarrik

Hasi

Telefono bidez

Pertsonak erroldatugabeak:

  • 943 483 849
Larriko egoerak:
  • 092 Udaltzaingoa
  • 112 SOS Deiak
  • Edozein gizarte langileren telefonoa.

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Hitzordua eskatzeko hainbat modu daude:
PERTSONA ERROLDATUAK
PERTSONA ERROLDATUGABEAK
  • Aurrez aurre Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuarekin (GLUZ) eskatu behar da hitzordua. Easo, 41 kalean. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara. eta asteburuetan 09:00etatik 21:00etara
  • Telefonoz: 943 483 849 Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara. eta asteburuetan 09:00etatik 21:00etara

PREMIA SOZIAL LARRIKO EGOERETARAKO ARRETA
Egunean 24 orduz ematen da arreta, urtearen 365 egunetan
Telefono zenbaki hauen bidez aktibatzen da:
  • 092 Udaltzaingoa
  • 112 SOS Deiak
  • Edozein gizarte langileren telefonoa
Gizarte Zerbitzuei buruzko Informazio gehiago izateko ikusi "Dokumentuak" atala

Zeinek egin dezake eskaera

  • Herritarrak oro har

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Izapidetzearen epeak kasuan kasuko arreta motaren araberakoak dira.
  • Hasierako lehen hitzordua: 7 lanegun.
  • Segimendurako hitzorduak:15 lanegun.
  • Ezin atzeratuzko kasuak: une horretan bertan artatzen dira, Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua egunean 24 orduz zabalik baitago.

Prozesuaren urratsak

Pertsonentzako/familientzako gizarte zerbitzuen arreta:
  1. Eskakizuna jasotzea eta Kasuaren Arduraduna (KA) izango den erreferentziarako aditu bat izendatzea, eta berarekin egoteko hitzordu bat ematea.
  2. Erreferentziarako adituak egoerari buruzko gizarte diagnostikoa egitea.
  3. Diagnostikoak hala eskatzen duenean: APPa egitea (pertsona eta/edo familiarentzako Arreta Pertsonalizatuko Plana) eta pertsonarentzako edota familiarentzako esku hartzeari ekitea, une oro EAEko Gizarte Zerbitzuetako sistemaren prestaziorik eta zerbitzurik egokienak eskainita.
  4. Erreferentziarako aditua (KA) izango da pertsonaren eta/edo familiaren kontaktu nagusia Gizarte Zerbitzuetako zentrotik egindako esku hartzearen prozesu osoan (prestazioak eta zerbitzuak).

Premia sozial larriko egoeretarako arreta:
  1. Egoera larriari gizarte arreta ematea
  2. Premiazko egoerari lehen balorazioa egitea
  3. Premiazko/larrialdietarako zerbitzu/bitarteko egokietara bideratzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Salbuespenetan izan ezik, EAEko Gizarte Zerbitzuetako sistemaren prestazioetara eta zerbitzuetara jo aurretik, Udaleko Gizarte Zerbitzuek aurrez egin behar dute pertsonaren edota familiaren balorazioa.
Berehalako arreta behar duen larrialdia soilik hartuko da gizarte larrialditzat. Egoera larria izan baina premiazkoa ez bada (ez da berehalako arreta behar), Gizarte Zerbitzuetako Zentrora deitu eta egoeraren larritasunaren berri eman behar da. Arreta lehenbailehen emango zaio.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli