Fidantza edo bermea gordailutzea

Besteak

Tramitearen deskribapena

Fidantzak edo bermeak hiru helburu nagusi ditu: obligazio bat betetzen dela bermatzea, zor baten ordainketa garantizatzea eta obrek edo zerbitzuek eragindako kalteak ordaintzea.
Berme horien eraketa arrazoi hauengatik eskatzen da, besteak beste:
  • Zerga erreklamazioak eta baliabideak.
  • Ordainketa atzerapenak eta zatikapenak.
  • Obren, zerbitzuen eta horniketen kontratuak.
  • Bide publikoa aldi baterako okupatuta egotea.
  • Obrak egitea (obra handia, obra txikia, eraispenak, eraikitzea, hondakinak kudeatzea, etab.).
Fidantza edo bermea baliabide hauen bidez gordailutu daiteke:
  1. Eskudirutan: zenbatekoa sartzea Udaletxeko kontu korrontean; diru sarrera nork egin duen zehaztuz eta espedientearen erreferentzia adieraziz.
  2. Kreditu erakundeek edo elkar bermatzeko sozietateek utzitako abalen bidez.
  3. Aseguru entitateek emandako kauzio aseguruen bidez.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

  • Udal administrazioan aldez aurreko izapide bat hasi duten pertsonek, izapide horrek bermea edo fidantza behar badu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Gordailua eskudirutan egiten bada: diru sarreraren egiaztagiria.
  • Abala edo kauzio asegurua aurkezten bada: jatorrizko ziurtagiria.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

Eskudirua Zenbatekoa kontu korrontean sartzea, diru sarrera nork egiten duen zehaztuz eta espedientearen erreferentzia adieraziz.

Kreditu erakundeek edo elkar bermatzeko sozietateek utzitako abalak eta aseguru entitateek emandako kauzio aseguruak. Abala edo kauzio asegurua Diruzaintza Atalean, hau da, ordainketa gutuna igortzen den tokian, entregatzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli