Udaleko Euskara Zerbitzuak eskaintzen duen doako zerbitzua da, testu laburrak itzuli eta zuzentzeko.
Itzulpen zerbitzua
Merkataritza eta ostalaritza arloko eta irabazi asmorik gabeko entitateen zabalkunde handiko testu laburrak (2.000 letragune).
Zuzenketa zerbitzua
Zuzentzeko testuak zabalkunde soziala izan behar du eta, gehienez, 9.000 letragune izango ditu. Ez da onartuko itzulpen automatikoaren bidez egindako itzulpena zuzentzeko eskaerarik.
Zeinek egin dezake eskaera
Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek.
Itzulpen edo zuzenketa eskatzaileak egoitza soziala Donostian izan behar du eta testu zuzenduak aipu duen jarduerak udal-barruti honetan garatu behar du.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Zerbitzuan alta emateko: izen-emate orria bete behar da. Testuen bidalketa: helbide honetara "udala_euskara@donostia.eus" eta formatu informatiko betegarrian (Libre office, word).
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Aste bat
Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Euskara Zerbitzuaren lan bolumenaren eta ezarritako lehentasunen baitan erabakiko da.
Prozesuaren urratsak
Zerbitzuan alta emateko eskaera egin (lehenengo aldian bakarrik)