Tramitearen deskribapena
Dirulaguntzak jasotzen dituzten onuradunak behartuta daude laguntzaren dirua zertarako erabiliko den egiaztatzera.
Zeinek egin dezake eskaera
Deialdian dirulaguntza jaso duten erakundeek
Noiz egin daiteke eskaera
2024/01/18 - 2024/03/31
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko dokumentazioa
- Emandako dirulaguntza 60.000 €-tik gorakoa bada, gastua justifikatzen duten faktura eta/edo agiri ordainduen fotokopia, eskabide proposamenean zehaztutako kontzeptuen arabera multzokatuta. Dokumentazioan erantsi dagokion dokumentua.
- Ziurtagiriak: Udalarekiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, ofizioz aztertzeko baimena ematen ez bada.
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
- Dokumentazioa jasotzea
- Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
- Instrukzio organoak diru laguntzarako ziurtagiria egiaztatzea
- Erakunde interesdunei jakinaraztea
- Dirulaguntzaren azken kopuruaren ordainketa edo itzultze-prozedura hastea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
Datu babesa