Mendekotasuna duen pertsonak, eguneko zentro edo egoitza publiko nahiz itundutako batean sartzeko itxaron zerrendan egonik, kontratatuta duen plaza pribatuaren kostuari aurre egiteko helburua du prestazio ekonomiko honek. Laguntza horietarako sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan ere egin daitekeen aurretiko izapide bat da hau. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Zeinek egin dezake eskaera
Mendekotasun egoeran dauden pertsonak: I, II eta III graduak edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura.
Ikusi baldintzak hemen