4. kategoriako armek dokumentazioa behar dute izan, txartel baten bidez, araudiak xedatutakoaren arabera
Kategoria honetako armak eta txartelak:
A txartela (5 urteko baliozkotasuna)
Eskopetekin parekatuak ez dauden armak, airez edo beste gas konprimituen bidez eragindakoak:
Karabinak eta pistolak (tiro erdiautomatikokoak eta errepikapenekoak)
Eragite bikoitzeko errebolberrak
tiro egiteko sistema automatikoa duten aisialdiko edo kiroletako armak
B txartela (baliozkotasun iraunkorra)
Eskopetekin parekatuak ez dauden armak, airez edo beste gas konprimituen bidez eragindakoak.
Karabinak eta pistolak (arima lauko edo marratukoak eta tiro bakarrekoak)
Eragite bakuneko errebolberrak
Malgukiz eragindako aisialdiko edo kiroletako armak
Zeinek egin dezake eskaera
Donostian erroldatuta egotea
14 urte baino gehiago izatea
18 urtetik beherakoek beren guraso ahala edo tutoretza duenaren baimena behar dute
Baldintza fisiko edo psikikoengatik armarik erabili ezin duten pertsonek ezin izango dute inolaz ere baimen hau eskuratu (osasun ziurtagiri psikoteknikoaren bidez egiaztatu behar da)
Zigor aurrekaririk ez edukitzea (zigor aurrekarien ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar da – ikusi Justizia Ministerioaren webgunean “Norbere izapide eta gestioak” atala) eta, horrez gain, herritarren segurtasunerako mehatxua izan daitekeen zigor nahiz administrazio bideko inolako auzitan sartuta edo nahastuta ez egotea.
Baldintzak eta araudia onartzea.
Arma txartela eman duen udalerrian horretarako prestatutako lekuetan erabiltzeko eta eramateko mugatuta dago txartelaren balioa.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Kasu guztietan
Eskatzailearen NAN
Adingabekoen kasuan, guraso ahala edo tutoretza duen pertsonaren NAN
Arma edo armak
Zigor aurrekarien ziurtagiria (Udalak berak eska dezake, ikus dagokion izapidea).
Osasun ziurtagiri psikoteknikoa
Erosketarako eskaera
Erosteko eskaera inprimakia
Armaren jabetasuna eta ezaugarriak (bereziki marka, modeloa, kategoria, mota, kalibrea eta serie zenbakia) egiaztatzen dituen faktura (fakturarik ez baduzu, aitorpena bete, sinatu eta aurkeztu).
Partikularren arteko transmisiorako eskaera
Partikularren arteko transmisiorako eskaera inprimakia
Gaur egungo jabearen NAN
Gaur egungo arma txartela
Berritzea (A txartel motarako soilik)
Berritzeko eskaera inprimakia
Gaur egungo arma txartela
Baja
Baja inprimakia
Gaur egungo arma txartela
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 10 egun
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Hasierako eskaera eta berritzeko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
Dokumentazioa berrikustea
Arma txartela igortzea
Txartela jasotzea Udaltzaingoaren bulegoetan
Udaltzaingoak Guardia Zibilari jakinaraziko dio
Baja
Eskaera erregistratzea eta txartela eta arma entregatzea