Urte osoan zehar
Zuzenketak egiteko errekerimendua jasotzen duten elkarteek jakinarazpen e-mail bat jasoko dute komunikazioetarako zehaztutako helbide elektronikoan. Mezu hau jasotzen den unetik zuzenketa zirriborro moduan egin daiteke.Mezua jasotzen den unetik aurrera bertan adierazitako zuzenketak formularioan egiteko aukera izango da. Zuzendu beharrekoa formularioan ere adieraziko da. Aldaketak zirriborro moduan egingo dira eta egintza Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera entitateei 10 laneguneko epea emango zaie zuzenketa erregistratu ahal izateko.
Mezuan bertan adieraziko da zuzenketa noiz aurkeztu eta sinatu daitekeen, eta horrela egiten ez bada eskaera bertan behera utzi dutela joko da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza