Tramitearen deskribapena
Elikagaien ikerketa, hiritarrek udalaren egoitzaren batera eramandakoena, egoera txarrean daudelakoan eta, horrenbestez, kutsadura iturri izan daitezkeelakoan (izan fisikoa, kimikoa edo mikrobiologikoa).
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
- Elikagaiak Donostian erosia izan behar du.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da
- Elikagaia edo hura egoera txarrean zegoela erakusten duten probak.
- Erosketaren ordainagiria edo tiketa.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Hilabete bat
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aldagarria
Elikagaia Donostian erosi arren, jatorriz ez bada Donostiako udalerrian egindakoa, jatorrizko lekuko eskudun erakundeen araberakoa izango da epea.
Teknikarien agendak aukerarik ematen badu, une berean erantzungo zaie eskaerei.
Isiltasun zentsua:
- *Espediente zigortzailea ez bada hasten: Agindua
- *Espediente zigortzailea hasten bada: Iraungitzea
Prozesuaren urratsak
- Salaketa eskaera, elikagaiaren lagina eta erosketaren ordainagiria erregistratzea.
- Arau hausteren bat egin dela agerian jartzen bada, elikagaiaren jatorrizko establezimendua ikuskatzea eskatuko da.
- Ikuskapen horretan, behar beste informazio jasoko da salatutako arau hauste hori agerian uzteko, eta dagozkion neurriak hartuko dira: kautelazko neurriak, hala nola produktua merkatutik kentzea, neurri zuzentzaileak edo zehapen espedientea irekitzeko proposamena, zer dagokion.
- Produktua ez bada Donostian egina, nahiz eta Donostian erosia izan, jatorrizko lekura bideratuko da salaketa, eskudun erakundeek iker dezaten.
- Jarduketen txostena egin, eta interesdun pertsonari helarazten zaio.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza
Datu babesa