Erosketa, oinordetza eta abarren ondorioz ondasun higiezin bat eskualdatzen den kasuetan, horiei dagozkien udal tasen eta zergen titulartasuna aldatzea.
Zerga eta tasa hauen titulartasun aldaketa egiten da: zaborrarena, ur eta saneamenduarena eta ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ)
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Eskatzailearen NAN
Higiezinaren jabetza eskriturak, edo higiezinaren titulartasuna egiaztatuko duen beste dokumentu publiko bat
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.