Tramitearen deskribapena
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Donostiako Udaleko Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, ikasleentzako kontzertuak antolatzen ditu urtero.
Jarduera horri esker, haur eta gazteak kontzertu aretora joaten dira eskola orduetan Orkestra entzutera. Eskainitako jardunaldiak bereziki ikasleentzat prestatuta egoten dira beti.
Programa honen helburua da, zuzeneko kontzertuen bidez, ikusle gazteak musika klasikora eta, bereziki, musika sinfonikora hurbiltzea.
Zeinek egin dezake eskaera
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta itunpekoak
Noiz egin daiteke eskaera
2022/09/02 - 2022/11/11
"Ondinaren magia" epea 2022/09/02tik 2022/09/20ra arte
"Living room music" eta "Bolero" epea 2022/09/15etik 2022/11/11 arte
Tramitea epez kanpo dago.
Ordainketaren zenbatekoa
Ikasle bakoitzak 4,00 € ordaindu beharko ditu (Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kobratzen du)
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Unean bertan
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Epea izen ematearen orrian dago adierazita
Prozesuaren urratsak
- Ikasturteko programazioa jasotzea.
- Interesatuta dauden zentroek Udalari parte hartu nahi dutela jakinaraztea.
- Udalak izena eman duten zentroen informazioa egiaztatzea eta Euskadiko Orkestrari bidaltzea.
- Izen ematearen baieztapena eta kontzertuaren aurreko tailerraren data bidaltzea musikako irakasleei.
- Euskadiko Orkestrak jarduera kobratzea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua
Bestelako informazio interesgarria
Musikako irakasleek derrigorrean joan behar dute kontzertuaren aurretik egiten den tailerrera.
Informazio gehiago 943 481 391 telefonoan, ordutegia: 9:00 a 14:00
Datu babesa