Fidantza edo bermea itzultzea

Telematikoki

Telefono bidez

Itzulketei buruzko informazio gehiago Udalinforen bulegoetan edo Diruzaintzako Atalean

Udal!nfo telefonoak

Diruzaintza / Tesorería:
943 481 738 - 943 481 255

Tramitearen deskribapena

Udal Diruzaintzan gordailututako fidantzak edo bermeak (eskudirua, abala edo kauzio asegurua) itzultzeko eskatzea

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Bermea edo abala gordailutu izanaren helburua amaituta edo beteta egongo da.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Diruzaintzak astebeteko epea izango du, txostena dagokion atalera iristen den unetik, bermea itzultzeko
Legezko epea eta isiltasunaren esanahia izapide motaren araberakoak dira. Kontratazioetan, gehienezko legezko epea 2 hilabete dira, berme epe amaitzen denetik

Prozesuaren urratsak

1-Interesdunak bermea itzultzeko eskabidea egitea
2-Baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta bermearen eraketa eskatu duen departamentuak txostena edo ebazpena egitea, bermea itzultzearen edo ez itzultzearen jatorriari buruz berri emanez
3-Dagokion departamenduak interesdunari bermea itzuliko dela jakinaraztea
4-Txostena/ebazpena Kontuhartzailetzara eta Kontabilitate Zuzendaritzara eramatea.
5-Diruzaintza atalak honela itzuliko du bermea:
· Eskudirutan: zenbatekoa kontuan sartuz
· Banku abala edo kauzio asegurua: posta ziurtatuz itzuliko da espedienteko helbidera edo Diruzaintza atalean jaso daiteke aldez aurretik telefono hauetara deituz: 943 481 738 - 943 481 255.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli