Tramitearen deskribapena
Ibilgailuaren titularrak, behartuta edo borondatez, ibilgailua gidatzen zuen pertsonaren datuak emango ditu eta pertsona hori arau haustearen arduraduna izan zela adieraziko du.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 15 egun
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Iraungitzea eta espedientea amaitutzat jotzea
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Datuak egiaztatzea
- Identifikatu den arau hausleari prozedura bideratzea
- Identifikatu den arau hausle berriari salaketa jakinaraztea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Finantza Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Salaketa edo errekerimendua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita 20 egun natural izango ditu ibilgailuaren jabeak gidariaren datuak jakinarazteko.
Identifikazio errekerimenduari erantzuten ez dioten jabeei Bide Segurtasunari buruzko legearen 9 bis artikuluaren 1. atalean adierazitakoa aplikatuko zaie. Artikulu horrek arautzen du arau haustea egin den ibilgailuaren titularrak legezko betebeharra duela ahalik eta azkarren arau hauste hori egin duen gidaria identifikatzeko. Titularrak ez badu gidari hori identifikatzen, arau hauste oso larria izango da eta lehen aipatutako Legearen 67.2. a) artikuluan ezarritako zigorra jarriko zaio.
Arau haustearen gidari arduraduna ez identifikatzeagatiko zigorrak ez du izango isunaren zenbatekoaren % 50eko murrizketa.
Datu babesa