Donostiako Udalaren eta beste erakunde batzuetako langileen artean behin betiko edo aldi baterako lanpostuak eskuratzeko hautaketa prozesuetan parte hartzea.
Eskaera hauek egin daitezke:
Behin betiko deialdiak: oinarriak BOEn argitaratzen direnetik 20 egun abilak; testu osoa aldez aurretik GAOn argitaratzen da
Aldi baterako beharrak asetzeko deialdiak: deialdi bakoitzean ezarritako epean
Oinarrietan Oinarri Orokorrak eta Lan Eskaintza Publikoan eta deialdi bakoitzean adierazitako baldintza zehatzak betetzen dituztenak.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Eskabide inprimakia
Salbuespen gisa,oinarrietan dokumenturen bat aurkezteko eska daiteke.
Hautaketa prozesuan zehar merezimenduak egiaztatzeko epea zabalduko da eta dagokion hizkuntza probarako deialdia egingo da.
Prozesuaren amaieran, oinarri orokor eta espezifikoetan eskatutako baldintzak egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko epea zabalduko da.
Donostiako Udalean aurretik lan egin dutenek merezimenduak nahitaez alegatu beharko dituzte; ez dute dagoeneko langilearen espedientean dauden egiaztagiriak berriro aurkeztu beharrik izango, hala jakinarazten badute.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Aldagarria
Epe legala: Aldagarria
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Deialdi bakoitza ebazteko behar den denbora prozesu bakoitzaren konplexutasunaren araberakoa izango da.
Prozesuaren urratsak
Lan Eskaintza Publikoko (LEP) behin betiko lanpostuetarako:
Lan Eskaintza Publikoa onartzea
Deialdi bakoitza onartzea eta argitaratzea
Eskaerak aurkezteko epea zabaltzea
Hautaketa prozesua, deialdi bakoitzeko oinarrietan xedatutakoaren arabera
Baldintzak egiaztatzea
Praktikak ebaluatzea
Izendatzea eta argitaratzea
Kasuan kasu, lan poltsa osatzea plazarik lortu ez duten izangaiekin
Aldi baterako eskaintzarako (Lan Poltsak):
Deialdi bakoitza onartzea eta argitaratzea
Eskaerak aurkezteko epea zabaltzea
Hautaketa prozesua, deialdi bakoitzeko oinarrietan xedatutakoaren arabera