Tramitearen deskribapena
Jarduera sailkatuaren titulartasunaren eskualdaketa egungo titularretik titular berrira.
Zeinek egin dezake eskaera
Jardueraren titular berriak edo, hala badagokio, bere ordezkariak.
Baimena eman diezaiokezu beste pertsona bati tramite hau zure izenean egin dezan, ordezkaritza baimen hau betez.
Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
'Eskualdatzearen komunikazioa' titular berriak sinatua.
- Pertsona juridikoen kasuan, eratze-eskritura
- Eskualdaketa aldebikoa da?
- Bai: Eskualdatze baimentzeko dokumentua ('Eskualdatzeko baimena' egungo titularrak sinatua).
- Ez
- Lokalaren jabea zara?
- Ez: alokairu kontratua.
- Bai (jardueraren titulartasuna lokalaren jabeari pasatzen denean).
- Lokalaren jabetza egiaztatzen duen dokumentazioa: jabetza-eskriturak, jarauntsia/dohaintza onartzeko eskriturak edo hauen baliokideak.
- Aurreko titularrak jarduerarekin erlaziorik ez duela egiaztatzen duen dokumentazioa: kontratuaren deuseztapena edo jabetza berreskuratu izanaren erantzunkizunpeko adierazpena.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Unean bertan
- Epe legala: Ez dagokio
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
- Komunikazioa eta dokumentazioa erregistratzea.
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
- Eskualdaketa aintzakotzat hartzearen jakinarazpena.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
Eskualdaketa honekin ezingo da indarrean dagoen jarduera inolaz ere aldatu edo zabaldu.
Eskualdaketak eragin automatikoa izango du, betiere indarreko araudiaren arabera egiten bada.
Lizentzia 171/19851 Dekretua indarrean sartu aurretik lortu bazen (haren lehen xedapen iragankorraren arabera), lizentziaren titular berriak, jarduera erregularizatzeko, teknikari eskudun batek idatzitako proiektu bat aurkeztu beharko du. Proiektu horretan egiaztatu beharko da jarduera goian aipatutako dekretuak ezartzen dituen arau teknikoetara egokitzen dela.
Proiektua eskualdaketaren datatik hasita 6 hilabeteko epean aurkeztu beharko da.
Erregularizazio proiektuak aurkezteko obligazioa ez betetzeak Udalaren aldetik egokitzat jotzen diren neurri zuzentzaileak hartzea ekarriko du, eta ez da alde batera utziko beharrezkotzat jotzen diren kautelazko neurriak hartzea.
1Ekainaren 11ko 171/1985 Dekretua, etxebizitzetarako hiri lurretan jartzekoak diren Ekintzabide Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuekin erabili beharreko Teknikazko Arauak ontzat ematen dituena (1985/06/29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)
Datu babesa