Tramitearen deskribapena
3 urte baino gehiagoko pertsonen mendekotasun gradua baloratzea.
Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin behinekoa izan daiteke.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Zeinek egin dezake eskaera
3 urtetik gorako pertsonak, mendekotasun iraunkorreko egoeran daudenak, adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik; egoera hori lotuta egongo da autonomia fisikoa, burukoa, intelektuala edo zentzumenekoa gutxiago izateari edo batere autonomiarik ez izateari, aurreko egoerara lehengoratzeko edo egoera hobetzeko arrazoizko aukerarik gabe.
Ikusi baldintzak
hemen
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Ikusi eskabidea eta dokumentazioa
hemen
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 3 hilabete
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Epea: Aldundiko Balorazio Zerbitzuko langileen eta pertsonen artean hitzordua ezartzen den egunaren araberakoa da.
Prozesuaren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
- Beharrezko dokumentazioa eta txostenak badaudela egiaztatzean, baloratu behar den pertsonarekin hitzordua ezarri ondoren, Diputazioak bisita egingo du baloratu behar den pertsonaren etxera, elkarrizketa bat eta balorazio galdetegia egiteko.
- Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta interesdunari jakinaraztea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
Oharrak: Ikusi 39/2006 Legeko 26. artikulutik 28. artikulura
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Baloraziotik ateratzen den mendekotasun graduaren arabera, eskatzaileak Zerbitzuen eta Prestazioen Zorroan jasotako hainbat zerbitzu eta prestazio jasotzeko eskubidea izango du, zerbitzu eta prestazio bakoitzerako berariaz ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Argibide gehiago
Datu babesa