Tramitearen deskribapena
Premiazko bizileku bat ematea etxerik ez izateagatik edo bizikidetza arazo larriengatik egoera kritikoan dauden eta adingabeak dituzten familiei.
Zehazki, honako
kasu hauetan eskainiko da bizileku hori:
- Jurisdikzio zibileko epai irmo batek familia kaleratzeko agindu badu, ordaintzeko dirurik ez izateagatik, jabearen beharrengatik, aurri deklarazioa egin delako edo antzeko beste arrazoi batzuengatik.
- Udalak harrera behar behar du(t)en pertsona(k) bizi d(ir)en eraikinaren hurre-hurreko aurri deklarazioa egin badu.
- Hondamendi, sute, uholde edo antzeko beste zerbaiten ondorioz familia unitatea bizi den eraikina ez badago bizitzeko moduan.
- Tratu txar fisiko eta/edo psikikoengatik familia harremanak jasanezinak badira. Genero indarkeria jasan duten emakumeak horretarako berariaz prestatu diren etxeetan artatuko dituzte.
- Beste larrialdi egoera batzuk.
Bizileku hauek larrialdietarako eta aldi baterako dira; beraz, familiek
gehienez 3 igaro ahal izango dituzte etxe horretan.
Baliabide hau erabili ahal izateko, Gizarte Zerbitzuetako langileek kasua aztertu eta oniritzia eman beharko dute aldez aurretik.
Zeinek egin dezake eskaera
- Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
- Norberaren ardurapean adingabeak edukitzea
Etxerik ez izateagatik edo bizikidetza arazo larriengatik egoera kritikoan dauden pertsonek edo familiek, goian aipatu diren egoeretako batean badaude.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Familia liburua, edo pertsona horien artean gurasoen eta seme-alaben arteko harremana dagoela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.
- Kontratuaren kopia eta bizilekua erabiltzeko arauei nahiz baldintzei buruzko Eranskinaren kopia, familiak sinatua.
Gizarte Zerbitzuetako langileek informazio gehiago eskatu ahal izango dute, bai eta egokitzat jotzen dituzten beste agiri batzuk aurkezteko eskatu ere, familiak etxebizitza hori benetan behar duela egiaztatzeko.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Unean bertan
- Epe legala: Ez dagokio
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
- Gizarte Langilearekin elkarrizketa, familiaren beharrak aztertzeko.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
- Familiari arauak, baldintzak eta baliabidearen funtzionamendua azaldu.
- Familiak bizilekua erabiltzeko baldintzen agiria sinatu.
- Familia bizilekura eraman eta giltzak eman.
- Inbentarioa egin eta familiak horri buruzko adostasun agiria sinatu.
- Egonaldia amaitzean: Gizarte Zerbitzuetako langileek bizilekua aztertu eta inbentarioa egin, familiak adostasun agiria sinatu eta giltzak itzuli.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Familiek gehienez 3 gau igaro ahal izango dituzte bizilekuan.
Datu babesa