Merkataritza-establezimenduek baimena eskatu beharko diote Udalari bide publikoa okupatzeko hurrengo elementuekin:
Terrazak
Erakustegiak
TERRAZAK
Terraza motak
Mahaiak eta aulkiak dituen terraza.
Egiturak dituzten esparru zedarriturik gabeko terrazak.
Egiturak dituzten esparru zedarrituak dituzten terrazak.
Barruti itxiak.
Moduluak: aulki eta mahai multzoa
Mahai borobila, altua edo baxua, gehienez 70 cm-ko diametroduna, lau aulkirekin eta 3m2-ko azalerarekin.
Modulua: gehienez ere 80 cm-ko aldea duen mahai karratu baxua, lau aulkik osatua, 4m² okupatzen duena.
Mahai borobila edo karratua, altua edo baxua, gehienez 70 cm-ko diametroarekin edo aldeekin, bi aulkirekin eta 2m2.-ko azalerarekin. Alde Zaharrean: 5 m arteko zabalerako kaleak: Gehienez 2 mahai altu, aulkirik gabe, fatxadan bertan, establezimenduaren sarreretan.
Denboraldi motak
Udara: ekainaren 1etik irailaren 30era.
Berezia: Aste Santutik urriaren 31ra.
Gainontzekoa: urte osoa.
ERAKUSTEGIAK
Ez da denboraldi bereziturik ezarri.
Urte guztirako baimentzen da.
*Ikusi informazio orria "Dokumentuak" atalean
Zeinek egin dezake eskaera
Merkataritza-establezimenduen titularrak. Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Altak (terraza berriak) eta bajak: urte osoan zehar Aldaketak: abenduan, urtarrilean eta otsailean
Beharrezko dokumentazioa
Terrazak
1 eta 2 motakoak
Okupatu beharreko azaleraren plano/krokisa, eta kokatua dagoen kale espazio tartearena.
Elementuen ezaugarri teknikoak (ibilgailuen trafikorako babesak, aldeetako holtzak, berogailu elektrikoak eta homologatuak, itzalkin iraunkorrak).
3 eta 4 motakoak
Udala zurekin kontaktuan jarriko da behar den dokumentazioa eskatzeko.
Erakustegiak
Erakustegiaren eta etxe aurrearen argazki eta irudia
Tasa: kale kategoria bakoitzerako ezarritako tasa okupatutako m2 eta hilabete kopuruarekin biderkatuta. Kalkulua: m2 x m2 -ren prezioa x hilabete kopurua. Fidantza (terrazak bakarrik): Dagokion tasaren zenbatekoaren %25a izango da.
100 euro gutxienez 1 eta 2 motako terrazetarako
300 euro 3 eta 4 motakoetarako.
Tasaren lehenengo ordainagirian sartzen da.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Hilabete bat
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
Txosten teknikoa.
Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
Interesdunari jakinaraztea.
Tasa ordaintzea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza
Baimenak indarrean egongo dira urte natural bakoitzerako onartutako denboraldian, eta esan gabe luzatuko dira lau urtez gehienez.
Baimena automatikoki luzatuko da urte bakoitzaren hasieran, bi aldetako batek idatziz baimena aldatzeko edo eteteko asmoa idatziz jakinarazten ez duen bitartean.