Eguneko zerbitzu honen bidez, adineko pertsona ahulen autonomia mantentzen lagundu eta adinekoari bere ohiko giroan iraunaraztea lortu nahi da, bai eta haien sozializazioa bultzatzea ere, dagokion kasuetan, isolatze egoerak konpentsatzeko. Zerbitzua hainbat zentrotan eskaintzen da eta haietan hainbat talde jarduera egiten dira, hala nola gimnasia egokitua, erlaxazio tailerra, esku terapia, tailer ludikoak, memoria tailerrak, ikus-entzunezkoen tailerrak bai eta, bizi kalitatea hobetze aldera, zahartze aktiboa sustatzeko eta harreman sozialak izateko beste zenbait jarduera ere.
Zerbitzua Gizarte Ongizate Zuzendaritzak gaur egun adineko erretiratuei utzita dituen guneetan emango da. Zehazki, honako hauetan:
- Altza-Larratxon: Bellavista elkartea. Larratxo, 26.
- Amara Berrin: Gure Egunsentia. Javier Barkaiztegi, 11.
- Antiguan: Udalaren lokala. Xalbador Bertsolaria, 14 (GZZ ondoan)
- Bidebietan: Guardaplata elkartea. Serapio Mujika, 21.
- Egian: Egiatarra elkartea. Mandasko Dukea, 48 behea.
- Erdialdean: Jatorra elkartea. Larramendi 14, behea.
- Grosean: Udalaren lokala. Nafarroa Beherea, 7.
- Intxaurrondon: Intxaurralde elkartea. Zarategi, 66
Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da, goizeko ordutegian: 10:00etatik 13:00era eta urte guztian zehar, oporraldietan izan ezik.
Erabiltzailearen eta haren bizikidetza unitatearen ahalmen ekonomikoaren araberako zenbatekoa. Baremo ekonomiko bat dago kalkulua egiteko.
Zerbitzu hau eskuratzeko, itxaron zerrenda egon daiteke; izan ere, plaza kopurua mugatua da.