Donostiako establezimenduak "ere euskaraz" ekimenari atxikitzea

Telematikoki

Presentzialki

Euskara Zerbitzua
  • Konstituzio Plaza, 2

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Tramitearen deskribapena

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskarri identifikagarria jartzen die euskaraz artatzen duten establezimentuei auzotarrek eta herritarrek jakin dezaten euskaraz egiteko aukera dutela

Zeinek egin dezake eskaera

Donostiako establezimendu guztiek, baldin eta bezeroak artatzen dituzten langileen erdia (% 50) edo gehiago euskaraz ondo hitz egiteko gai badira.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Establezimenduak bereizgarria daramala erakusten duen argazkia, web orrialdean jartzeko

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Establezimenduak eskaera egiten du
  2. Euskara Zerbitzuak egiaztatzen du ea establezimenduak baldintzak betetzen dituen
  3. Establezimenduari pegatina edota pegatina eta euskarria bidaltzen zaio
  4. Pegatina jarri eta gero, establezimenduak argazkia bidaltzen du Euskara Zerbitzura
  5. Bezeroak euskaraz artatzen dituzten establezimenduen artean azalduko da web orrialdean

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli