Irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza: 3. Zuriketa

Telematikoki

Lokalizadorearekin sartzeko

Hasi

Presentzialki

Edozein zalantza argitzeko, Herritarren Postontzia erabili edo herritarren arreta telefonora (010) deitu ahal izango da.
Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Tramitearen deskribapena

Dirulaguntza jaso duten irabazi asmorik gabeko elkarteek eskuratutako dirulaguntzaren erabilera zuritzera behartuta daude. Dirulaguntza hauek tramitatzen dituzten udaleko atalak hauek dira:

Zeinek egin dezake eskaera

Dirulaguntza jaso duten entitateek

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Dirulaguntzaren zuriketa soilik telematikoki bete ahal izango da.
Entitateek mezu bat jasoko dute eskaera formularioan zehaztutako posta elektronikoko helbidean, eta mezu horretan bertan izango dute justifikazio formulariora sartzeko helbide elektronikoa eta lokalizadorea

Tramite honen bidez ere diru laguntzaren zuriketa egiteko formulariora hel daitezke.

Edozein zalantza izanez gero edo lokalizadorea galduz gero, diru laguntza eman zuen sail edo zerbitzuarekin harremanetan jarri.

Dokumentazio osagarria

Nahitaezko fitxategiak

  • Entitatearen gaur egungo Lehendakaria ez bada diru laguntza eskaera egin zuen pertsona bera, edo erakundearen zuzendaritza batzordeak diru laguntza eskaera aurkezteko eskuordetu zuen pertsona aldatu bada: "Erakundearen ziurtagiria, erakundearen idazkariak sinatuta".
  • Jardueren memoria

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 4 hilabete
  • Epe legala: Zehaztu gabe
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Dokumentazioa jasotzea
  2. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  3. Instrukzio organoak diru laguntzarako ziurtagiria egiaztatzea
  4. Erakunde interesdunei jakinaraztea
  5. Diru laguntzaren azken kopuruaren ordainketa edo itzultze-prozedura hastea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Dirulaguntza jasotzearekin batera hartzen diren konpromisoak:
  • Programatik eratorritako erantzukizunak bere gain hartzea.
  • Behar diren baimenak lortzea.
  • Programaren garapenean gertatzen diren gorabehera guztiak Udalari jakinaraztea, gertatu bezain laster.
  • Dirua gastatzen ez bada, diru laguntza itzultzea.
  • Helburuak funtsean aldatuz gero, diru laguntza itzultzea.
  • Udalak ezarritako baldintzak eta arau guztiak betetzea.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli