Adingabeen arrisku nahiz babesgabetasuneko egoeren jakinarazpena

Telematikoki

Presentzialki

Tramitearen deskribapena

Gizarte Zerbitzuei adingabeen balizko arrisku eta babesgabetasuneko egoerak jakinaraztea. Adingabeen babesgabetasuneko jakinarazpenen aurrean, Udalaren Gizarte Zerbitzuek adingabeen arrisku eta babesgabetasuneko egoerarik ematen den edo ez eta haien larritasuna baloratzen dute, eta hala badagokio, egoerari ondoen egokitzen zaion esku hartzea egiten dute. Egoera horien lehen balorazioa egiteko, arrisku eta babesgabetasuneko egoeren larritasuna baliosteko tresna erabiltzen da.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

  • Normalean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan hautematen dira horrelako egoerak, edota baliabide komunitarioekin adostutako protokoloen bidez jakinarazten dira: hezkuntza zentroak, osasun zentroak, segurtasun indar eta kidegoak (Udaltzaingoa eta/edo Ertzaintza).

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Osasun-zerbitzuetako, ikastetxeetako et zerbitzu publikoetako profesionalek "Eranskina-txostena" erantsi beharko dute.
Gainerako pertsonek komunikazioa egitearekin nahikoa da

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Beharrezkoa da Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez egindako balorazioa, eta esku hartzearen iraupena eta maiztasuna adingabeen eta beren familien egoeraren eta premien eta esku hartuko duten profesional kopuruaren araberakoak izango dira. Larritasunaren hasierako adierazleak eta familiaren laguntza ere kontuan hartu behar dira.
  • Larrialdietarako arreta: berehalakoa.
  • Lehen hitzordua familiarekin: 1 aste.
  • Balorazioa-Diagnostikoa: 6 asteko epean gehienera ere esku hartzea hasiz geroztik, “balorazioa esku hartze aldian egiteko” kasuetan izan ezik, orduan 6 hilabeterainokoa izan baitaiteke epea.
  • Esku hartzea: ez dago eperik.

Prozesuaren urratsak

  1. Udalaren Gizarte Zerbitzuek egoeraren ikerketa, balorazioa eta lehen diagnostikoa egitea.
  2. Lehen balorazioaren ondoren adingabearen babesgabetasuneko egoera larria dela hautemanez gero, kasua Gipuzkoako Foru Aldundiko esku hartzeari bideratuko zaio.
  3. Lehen balorazioaren ondoren adingabearen babesgabetasuneko egoera kalteberatasunezkoa edota arrisku txikikoa nahiz ertainekoa dela hautemanez gero, Udalak balorazioa egiten jarraituko du (dokumentazioa erantsita, etxez etxeko bisitak, elkarlana beste gizarte eragile batzuekin, etab…).
  4. Kasuak hala eskatzen badu, familiaren esku hartzeari ekitea proposatuko da, une oro profesionalek egoki derizkioten EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren prestazioak eta zerbitzuak aholkatuta.
  5. Esku hartzearen segimendua, koordinazioa eta ebaluazioa egitea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Bai EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren prestazioetarako eta zerbitzuetarako bai Udalaren arreta programetarako sarbidea izateko, haurraren balizko babesgabetasuneko egoera aurrez baloratu behar dute Udalaren Gizarte Zerbitzuek.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli