Hirian ekitaldiak antolatzeko aholkularitza, orientazioa eta bitartekaritza

Telematikoki

Presentzialki

Donostia Turismo & Convention Bureau
Boulevard, 8

Telefono bidez

943 481 466

Besteak

Tramitearen deskribapena

Convention Bureauk hirian edozein motatako ekitaldiak antolatzeko aholkularitza, informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu.

Bilera edo sustapen motaren eta parte-hartzaile kopuruaren arabera, ekitaldi bakoitzaren beharretara ondoen egokitzen diren datei, egoitzei, ostatuei, jatetxeei, zerbitzu osagarriei eta abarrei buruzko aholkularitza ematen da.

Zeinek egin dezake eskaera

Donostian ekitaldi bat antolatzeko interesa duen edozein pertsonak edo entitatek

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskabidea aurkeztu ondoren, bestelako informazioa eskatuko zaio pertsona/entitate interesdunari, helmugari buruzko aukera onenak eskaintzeko.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Beharrak aztertzea.
  3. Eskabideari erantzutea.
  4. Etengabeko aholkularitza eta laguntza ekitaldia amaitu arte.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostia Turismoa, AB

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli