Enpresentzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua

Presentzialki

Besteak

fomentoss@donostia.eus

Tramitearen deskribapena

Enpresei eskaintzen zaizkien doako zerbitzuak, beren proiektu estrategikoak garatu ditzaten berrikuntzaren, finantzaketaren eta nazioartekotzearen esparruan. Zerbitzu horiek enpresarekin banaka garatzen dira, aholkulari adituen eskutik.

Informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona fisiko edo juridikoak, Donostian jarduera ekonomiko bat garatzen dutenak eta proiektu berritzaile bat dutenak.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aste bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Astebete baino lehenago, eskatzailea kontaktatuko da, laguntza prozesua abiarazteko.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera erregistratzea
  2. Saio bat enpresa eskatzailearekin (telefono bidez edo aurrez aurre), iritziak biltzeko eta informazio gehiago izateko proiektuari buruz
  3. Donostiako Sustapenak datuak aztertzea eta zer zerbitzu eman behar diren planteatzea, eta jarraitu beharreko ibilbidea ezartzea
  4. Enpresa eskatzailearekin, proposatutako zerbitzuak eta ibilbidea aztertzea eta baliozkotzat jotzea
  5. Zerbitzua ematea

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Sustapena, AB

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli