Gaztelekuetan eta Haurtxokoetan izena ematea

Presentzialki

Eskaera joan nahi den Gaztelekuan edo Haurtxokoan entregatu.
Gaztelekuen zerrenda

Haurtxokoen zerrenda

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Gaztelekuak
Donostiako Gaztelekuetan, 12 eta 17 urte arteko gazteek aukera dute beren denbora libreaz beste modu batera gozatzeko. Horretarako, hainbat gune eta jarduera eskaintzen zaizkie:
  • Hitz egin eta jende berria ezagutzeko, musika entzuteko edota aldizkariak irakurtzeko gunea dute.
  • Taldean futbolinean, billarrean, dardoetan, ping-pongean, mahai jokoetan, Play Stationean edota Wii-an jolastu dezakete.
  • Sormena lantzeko aukera dute, eskulanen bitartez, edota sukaldaritzako, dantzako, antzerkiko, musikako… tailerrak eginez.
  • Jolasetan, tailerretan, filmetan, festetan, txapelketetan… parte hartzeko aukera dute.

]Gazteleku bakoitzean hilean behin egiten den gazte batzordean, ideiak eta iradokizunak proposa ditzakete.
Gaztelekuen zerrenda

Informazio gehiago


Haurtxokoak
Eremu hauek 5 eta 11 urte arteko umeentzat dira, eta hainbat jarduera egin daitezke bertan:
  • Norberaren ikastetxeko edo beste ikastetxe batzuetako lagunekin eta adin bereko umeekin elkartzea.
  • Jokoetan jolastea eta eskulanetako materiala erabiltzea.
  • Programatutako ekintzak egitea.
  • Asteko egun batean, gurasoek aukera dute beren seme-alabekin jolastera joateko.

Haurtxokoen zerrenda

Informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

Gaztelekuak: 12 eta 17 urte arteko donostiar gazteak (Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrerakoak)
Haurtxokoak: 5 eta 11 urte arteko umeak (Haur Hezkuntzako azken mailatik Lehen Hezkuntzako 5. mailara

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Izena emateko orria bete, eta joan nahi den Gaztelekura edo Haurtxokora eraman behar da, betiere gurasoen baimenarekin.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamainua: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Izena emateko orria betetzea.
  2. izena emateko orria joan nahi den Gaztelekuan edo Haurtxokoan entregatzea.
  3. Datuak egiaztatzea eta izena eman dela baieztatzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli