Plazak esleitzen dira aurkeztutako eskabideen ordenaren arabera. Errentamendu kontratuak urtebeteko iraunaldia izango du, garaje plaza entregatzen den egunetik zenbatzen hasita, eta epe hori luza daiteke.
Zeinek egin dezake eskaera
Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lanean ari izatea
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Kontratua sinatzeko unean, agiri huek aurkeztu behar dira:
Eskatzailearen NANa
Zirkulazio baimena
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Maria Dolores Goia plaza 1-7: 54,62 euro (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
Mons pasealekua 87-89-91-93: 54,62 euro (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
Zarategi pasealekua, 74-76-78: 54,62 euro (BEZa barnean hartuta), komunitate gasturik gabe
Lasarte plaza: 49,78 eurotik hasi eta 99,54 eurora arte (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
Txirrita Bertsolariaren pasealekua 22: 97,88 eurotik hasi eta 108,15 eurora arte (BEZa eta komunitate gastuak barnean hartuta)
Larratxo pasealekua, 44:
Motorrak: 41,83 euro (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
Autoak: 72,90 eurotik hasi eta 81,41 eurora arte (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
Pagola. Pº Bascongada, 1-7: 60,00 euro (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta)
Pagola. Oriamendi 18-20 y Andoain 46: 85,00 euro (garaje plaza bakarrik) eta 100 euro (garaje plaza + trastelekua) eta 45 euro (trastelekua), hiru kasuetan BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta
Munto/Goiko Galtzara, 8-14: 75,00 eurotik hasi eta 85 eurora arte (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta)
Katalina Eleizegi, 36-48: Garajea itxita 90,00 euro (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta)
Fidantza 35€ko da, urrutiko kontrolagailua ordaintzeko zenbatekoa.
Jarri behar den fidantza da hilabeteko errenta eta urrutiko kontrola eta giltzak ordaintzeko zenbatekoa.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 7 egun
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Garaje plazak esleitzeko epea libre dauden plazen araberakoa izango da. Adierazitako epeak garajeak libre dauden kasuetarako kalkulatu dira.
Prozesuaren urratsak
Eskabidea erregistratzea
Datuak egiaztatzea
Plaza esleitzea; edo, hala badagokio, itxarote-zerrendan sartzea
Agiriak aurkeztea eta datuak egiaztatzea
Errentamendu kontratua sinatzea eta fidantza jartzea