Tramitearen deskribapena
Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta
Zeinek egin dezake eskaera
Donostian erroldatuta dagoen edozein langabek.
Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
2024/09/02 - 2024/09/20
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko dokumentazioa
- Aurreko ikasturtean edo udan gainditutako euskara maila egiaztatzen duen agiria (data hauetan ikastaroetan aritu direnen kasuan).
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Aldagarria
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Izena eman
- Baldintzak egiaztatu
- Matrikula egiterakoan zenbakia eman
- Euskara maila ezagutzeko mailaketa froga egin aureko urtean ikasten aritu ez bada
- Denentzako lekurik ez badago zozketa egingo da
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Euskara Zerbitzua
Araudia
Urtero argitaratzen diren oinarriak
Bestelako informazio interesgarria
- Ikastaroak presentzialak izango dira.
- Matrikulatzerakoan ikasle bakoitzari matrikulazio zenbaki bat emango zaio eta honen bidez eskolatzeko lehentasunak ezarriko dira maila bereko ikasleen artean.
- Euskara maila ezagutzeko mailaketa froga egin beharko da ikastaroa hasi aurretik. Aurreko ikasturtean euskara ikasten aritu direnek ez dute egin beharrik izango.
- Ikastaldeak euskara mailaren arabera osatuko dira eta ikaslea dagokion euskaltegian eskolatuko da. Hau da, ezingo du euskaltegia aukeratu.
- Asistentzia derrigorrezkoa izango da eta bi egunetan ikaslea ez bada eskoletara joaten ikastaroetara joateko eskubidea galduko du. Baja bat onartutzat emango da honako egoerak gertatzen badira: gaixotasuna edo lana aurkitzea. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da Euskaltegian.
- Baja bat ematen denean, itxaron zerrendan dagoen lehen pertsonak hartuko du parte ikastaroan, betiere, ikastaro horren maila baldin badu, ikastaroaren hasieran egindako mailaketa frogaren arabera eta baja ikastaroaren zein momentutan gertatu den kontuan izanda.
- Ikusi euskaltegiak hemen
Datu babesa