Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00
Tramitearen deskribapena
Diru laguntzen xedea honako hau da:
Premiazko ondasunak eskuratzen laguntzea pentsiorik edo diru laguntzak bermatzeko errentarik jasotzen ez duten familia eta/edo pertsonei.
Larrialdi ekonomikoko egoerei aurre egitea.
Itzuli beharrik gabeko diru laguntzak izan daitezke, edo aurrerakin gisa eman daitezke helburu hauetarako:
Oinarrizko beharrak estaltzeko gastuak.
Etxebizitzaz gozatzearekin lotutako gastuak.
Osasun arreta jasotzeko gastuak.
Garraio beharrak estaltzeko gastuak.
Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko zerbitzuak kontratatzeko gastuak.
Pertsona helduak gizarteratzen eta/edo lan munduan txertatzen laguntzeko gastuak.
Laguntza juridikoa jasotzeko gastuak.
Baliabide hau erabili ahal izateko, Gizarte Zerbitzuetako langileek kasua aztertu eta oniritzia eman beharko dute aldez aurretik.
Zeinek egin dezake eskaera
Donostian erroldatuta egotea
18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
Nahikoa baliabide ekonomiko ez edukitzea
Zenbait kasutan, denbora jakin batez erroldatuta egotea eskatuko da.
Bizikidetza unitate bateko kide izatea. Bizikidetza unitatetzat (BU) hartuko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruz indarrean dagoen araudiak jasotzen dituen egoeretako batean dauden pertsonak (Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko 18/2008 Legea, abenduaren 23koa).
Hala eta guztiz ere, salbuespenak egin ahal izango dira baldin eta frogatzen bada bizikidetza unitate bat baino gehiago elkarrekin bizi direla etxebizitza bakar batean.
Onuradunak, edo haren bizikidetza unitateko beste kideren batek, Donostiako Udalarekin Lan/Esku-hartze Plan bat sinatu badu.
Nahikoa baliabide ekonomikorik ez izatea behar bezala egiaztatu beharko da.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Eskabidea bete.
Eskatzailearen eta familia unitateko gainerako kideen nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia.
Eskatzailearen eta familia unitateko gainerako kideen diru sarreren eta ondasunen egiaztagiriak. Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo dauden ondasunen titulartasunaren egiaztagiriak, hala badagokio. Ez da beharrezkoa izango agiri horiek aurkeztea baldin eta balizko onuradunak, eskaera egiteko unean, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) edo Gizarteratzeko Laguntzak (GFAren DSBL) jasotzen baditu.
Diru laguntzaren xedea merkatuan dagoen ondasun edo zerbitzu bat eskuratzea bada, dagokion adituaren txostena aurkeztu beharko da, bai eta aurrekontu bat ere (gutxienez). Aurrekontu hori merkatuko prezioekin bat ote datorren egiaztatu ahal izango du udalak.
Hala badagokio, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko Administrazioak eska ditzakeen gainerako agiriak.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 21 egun
Epe legala: 2 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
Elkarrizketa esku-hartzeaz arduratzen den teknikariarekin (ZA), beharrak aztertzeko.
Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu
Lan Plana sinatu eskatzailearekin, eta hala badagokio, familia unitateko gainerako kideekin.
ZAk diru laguntzaren proposamena egin.
Proposamena Lan Partekatuaren Plana Babesteko Laguntzetarako Batzorde Teknikora bidali.
Batzordeak diru laguntza emateko edo ukatzeko erabakia hartu.
Erabakia interesdunari edo interesdunei jakinarazi.
Diru laguntza ordaindu (behin bakarrik edo aldizka).
Eskatzaileak gastatutako dirua justifikatu eta/edo aurreratutako dirua itzuli, hala badagokio.